Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2018

Tikvah Alper

Hegoafrikan jaio zen. Bere familia etorkin judutar behartsua zen eta bera lau arreben artean txikiena zen. Durbago goiko eskola femeninora joan zen. 1929an,lurmutur hiriko unibertzitatean fisikan graduatu zen. 1930 eta 1932 bitartean, lan egin zuen Lise Meitner fisika nuklearraren aginduetara, urte bat geroago, 1933an, delta izpien eta alfa partikulen inguruan artikulu bat idatzi zuen.
informazio iturria: zientzia.eus


Bihotza berrabiarazteko ekipoak

Batzuetan,  arrazoirik gabe pertsona baten bihotzak odola ponpatzeari uzten dio. Kasu horien %80-ren arrazoia fibrilazio bentrikularra izaten da, eta tratamendu bakarra dauka: deskarga elektriko bat pasaraztea bihotzetik, desfibrilatzea. Edozein pertsonak egin ahal izateko, desfibrilagailu automatikoak instalatu dira leku askotan, eta makina horietako asko EHUko ingeniarien eta Osatu-Bexen Cardio enpresakoen arteko kolaborazio baten ondorio dira.
informazio iturria: zientzia.eus

'Euskara modu globalean indartzeko, maila lokaletik hasi behar dugu'

Interneten euskarazko edukien eskaintza eta eskaria handitzeko helburuz abiatu dute elkarlana UEMAk eta PuntuEUSek. UEMA eta PuntuEusen ikuspuntutik euskara modu globalean handitzeko, lehenengo Euskal Herrian handitu behar dela uste dute. Euskara handitzeko interneten dauden web guneetan gero eta euskara gehiago izatea eta euskarazko eduki gehiago izatea.



Zenbait tokitako nerabeak nahasiz, euskara gailendu da udalekuetan

Eusko Jaurlaritzak Mingainak dantzan udalekuak antolatu zituen iaz, azterketa soziolinguistiko bat egiteko helburuarekin: nolakoa zen euskararen erabilera hainbat eremutako nerabeak nahasiz. Azterketaren emaitzak dio euskara izan zela udalekuetako hizkuntza nagusia (%75etik gora), eta normalean gazteleraz egiten zuten  nerabeek inoiz baino euskara gehiago erabili zutela egun horietan. Aurten ere egingo dute proba, egokitzapen batzuekin. Aisialdian euskararen erabilera areagotzeko «gakoak» topatzea dute helburu.

Informazio-iturria: Berria.eus


Barbara McClintock

Barbara McClintock (Hartford, Connecticut, 1902ko ekainaren 16a - Huntington, New York, 1992ko irailaren 2a) Estatu Batuetakogenetista eta botanikaria izan zen. Landareen genetikaren ikerketan aritu izan zen lanean. Cornell Unibertsitatean irakasle izan zen. Informazio genetikoa ez dela egonkorra, mugikorra baizik, eta masa genetikoaren leku aldaketak inguruko geneen jokaera alda dezakeela aurkitu zuen.
1983an Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, masa genetikoan dauden egitura mugikorrez egindako ikerketengatik.






Iturria: wikipedia.org

Duela 42 milioi urteko sirenio-espezie bat aurkitu dute Piriniotan

Piriniotan sirenioak bizi ziren duela 42 milioi urte, itsasertzeko eremua zen garaian. Hala eman dute aditzera EHUko, Zaragozako Unibertsitateko eta Nova Lisboa Unibertsitateko ikertzaileek, Huescako Sobrarbe geoparkean aurkitutako sirenio-hezurretan oinarrituta. 300 sirenio-hezur fosil aurkitu dituzte, eta orain arte ezagutu gabeko sirenio-espezie bati dagozkiola frogatu dute.

Sobrarbesiren cardieli deitu diote, eta Scientific Reports aldizkarian eman dute haren berri. Europa mendebaldeko sireniorik zaharrena da, eta animaliaren eskeletuko ia hezur guztiak aurkitu dituzte; gutxienez, 6 banakori dagozkie, helduak eta gazteak barne. Iturria: Zientzia.eus

Bizitzaren oihanean galdurik

Izenburua: Bizitzaren oihanean galdurik Egilea: Iñaki Zubeldia Otegi Argitaletxea: Ibaizabal Argitalpen data: 1999 Ilustratzailea: Jesse Bilduma: Ekin Liburu honetan hiru narrazio desberdin daude; hiru istorio hauek antzina gertatutako narrazioak dira, eta hauek irakaspen bat daukate. Narrazio bakoitzak gauza bat azaldu nahi du, gertakari bakoitzak ikasteko balio du, Baina narrazio guztiek helburu berdina dute, bizitza nolakoa den azaltzea. Bizitzan ditugun oztopoak, erraztasunak… liburuan denok ondo eramaten jakin behar dugula, itxaropena eta bizi poza bilatu behar dugula, horrez gain, bizitza oihan bat bezala dela esaten du, zergatik dio hori?
Niri liburu hau ez zait gustatu, uste dut, ez duela nire adinerako hiztegi egokia, hori dela eta ulertzeko zaila egin zait. Ondorioz, ez nioke nire adineko inori gomendatuko liburu hau, baina gaia nahiko interesgarria iruditu zait, horregatik adin nagusikoei gomendatuko nieke liburu hau.

Poligonoak topatzen

Hau da nik aurkitu dudan poligonoa nire etxeko sukaldean, zukua egiterakoan ondarrak gelditzen diren lekua da.

Oktagono bat da zortzi alde ditu denak berdinak.

Txikipedia

Euskal Wikilarien Elkarteak bere azken proiektua aurkeztu du, Txikipedia, Sustatu-k aurreratu duenez. 8-13 urte bitarteko umeentzako euskarazko entziklopedia “txiki eta askea” da Txikipedia.

Hemendik aurrera, ikasle eta irakasleen parte-hartzea izatea espero da, bai egitasmoa hedatzeko zein edukia gehitzen joateko.

8-13 adin-tarterako egokituta, gaien aldetik zein lexiko eta sintaxi aldetik. Hizkera bereziki zaindu da 8-13 urteko haurrentzat egokituz, testuak irakurterrazagoak eta ulergarriagoak izan daitezen.

Irudi poligonalen bila.

Objetu hau Elorrion zehar aurkitu ahal duzun objetu bat da. Horrez gain objetu honen bidez Elorrion zehar dauden lekuak identifikatu ahal dituzu.

Irudi poligonal hau zehazki lauki bat da. Beste alde batetik laukien familietik hau karratua da. 

Karratu honen ezaugarriak hurrengoak dira:

Angelu guztiak gradu berdinak dituzte. (90º)Alde guztiak berdin neurtzen dute.Lau aldeak, beraien artean binaka paraleloak dira.

Barakaldok Euskaraldia egitasmoa ezagutarazteko hitzaldi bat antolatu du

Apirilaren 19rako Barakaldoko herria deitu dute Eusko Jaurlaritzak sortutako Euskaraldia ekimenaren aurkezpena egiteko, eta urtean zehar burutuko den ekintza plana martxan jartzeko. Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimen honek, euskararen erabilera 11 egun jarraituetan bultzatzea du helburu (azaroaren 23tik abenduaren 3ra).  Apirilaren 19ko hitzaldia, Barakaldoko Antzokian izango da 19:00etan.


Informazio-iturria: Deia

Poligonoak gurekin.

Lan honetarako irudi poligonal bat aurkitu behar genuen.Oraingoan Piramide formako kubo hau aukeratu dut. Piramide honek lau triangelu ditu.Eta lau triangelu horiek triangelu aldekideak dira, barne angelu guztiak 60° gradukoak direlako.

Mae Jemison

Mae Jemison astronauta afro-amerikarra, Decatur, Alabaman jaio zen, 1956ko urriaren 17an, eta espaziora bidaiatu zuen lehenengo emakume afro-amerikarra izan zen. Stanfordeko unibertsitatean ikasi zuen, eta medikuntzako ikasketak egin zituen Cornelleko unibertsitatean 1981ean. 1987ko ekainaren 4an NASAko astronauta heziketa programan sartu zen lehenengo emakume afro-amerikarra izan zen, eta 1992an espaziora bidaiatu zuen. 
Guztira 190 ordu egon zen espazioan, eta 6 urtez NASAn lan egin ostean ALAFIYA sistema gauzatu zuen, sateliteetan oinarritutako telekomunikazio sistema. Honen asmoa garapen bidean dauden herrialdeetako medikuntza zaintzak hobetzea zen. 
Cornell unibertsitatean izan zen irakasle 1995etik 2002ra eta gaur egun American Medical Association edo American Chemical Society bezalako erakundeetan parte hartzen du.




Informazio iturria: Wikipedia

Ozeano Bareko plastikozko uhartea: gero eta handiagoa, gero eta azkarrago

Azken ikerketaren arabera, uste zutena baino are handiagoa da plastikozko uhartea, Ozeano Barean, Kalifornia eta Hawaii artean, metatutako plastiko-multzoa. Zehazki, 1,6 milioi km2-ko azalera du, hau da, Euskal Herria baino 76 aldiz handiagoa da. Gainera, esponentzialki hazten ari dela ohartarazi dute ikertzaileek. Ocean Cleanup Fundazioak zuzendu du ikerketa. Datuak biltzeko, 30 ontzi eta bi hegazkin erabili dituzte.



Informazio iturria: Elhuyar aldizkaria

Poligonoak eguneroko bizitzan

Oraingo honetan piramide bat topatu dut Parisen. Piramideak lau triangelu ditu eta karratu bat. Irudian agertzen diren triangelu guztiak aldekideak dira, angeluak zorrotzak baitira 60º- koak eta alde guztiak berdin neurtzen baitira. Piramidearen azpiko aldean, berriz, karratu bat dago alde guztiak berdinak eta angelu guztiak berdinak 90º-koak zuzenak. Triangelu hauetan ez daude paralelorik baina karratuan bai, bi alde soilik paraleloak.

Poligonoak herritik bilatzen

Irudi hau kutxa txiki baten tapa da. bere forma exagonala da eta angeluen batura 720º da et binaka paraleloak ditu. Tapa hau nire etxean aurkitu dut
NIk aukeratu dudana ordenagailu baten beheko aldea da. Lauki bat da, zehatzago laukizuzen bat da, baita ere alde guztietatik laukizuzen bat ikuz daiteke. Angelu guztiak zuzenak dira (90º koak) alde guztiak binaka berdinak dira eta aldeak binaka paraleloak dira.

Figura poligonala

Karratua:

Aldeak: Alde guztiak berdinak dira.
Angeluak: Guztiak 90º angelu dira.
Alde paraleloak: Guztiak paraleloak dira.

Nik hitz egingo dut nire figura poligonalari buruz, nik figura hau nire etxeko baldosak aurkitu dut, karratu hau beste lau karratus osatuta dago eta karratu handia guztiak alde paralelo ditu, karratu txikia guztiak paralelo ditu, karratu handian angelua 90ºkoa da eta karratu txikiak 90ºkoa eta azkenik karratu handian, aldeen arabera aldekideak dira eta angeluen arabera zorrotzak dira.

Irudi geometrikoz inguratuata

Irudi hau nire etxeko salan aurkitu dut, etxe geienetan aurkitu desakesu. Lauki zuzen bat da, lauki zuzenek lau alde  dituzte eta lau angelu. lau alde paralelo dituzte.

Poligonoak eguneroko bizitzan

Oraingo onetan karratu honek dituen ezaugarriak esango dizkizuet.


Karratu onek lau alde ditu binaka paraleloak ditu, beste alde batetik alde guztiak berdinak dira, hau da berdin neurtzen dute. Angeluei begiratuz denak 90º neurtzen dute. azkenik ezauarri onek ikusi eta ondoren karratu hau aldekidea dela esan dezakegu.


Poligonoen bila...

Oraingo honetan, poligonoak bilatzea izan da gure lana. Laukizuzen bat aurkitu dut nire etxean. Ikusten den moduan, etxeko mahai, paper eta tablet bat dira.



Lauki zuzena: 

Aldeak: Bere aldeak binaka berdinak dira.
Angeluak: Guztiak 90ºkoak dira.
Alde paraleloak: Binaka paraleloak dira.

Matematikako figura poligonala

Poligonoak bilatzen, herriko bazterrak nahasten

Oraingo honetan, herriko bazterretan zehar ibli gara poligono ezberdinak bilatzen. Hemen duzue nik egindako bilaketa.
Nik aukeratutako objektua, ikastola aurrean dagoen ate bat da. Atearen itxurak eta inguruko formek sortutako poligonoak argi ikus daitezke irudian, horien artean poligono hauek: Laukizuzena (beltzez):  Aldeak: Bere aldeak binaka berdinak dira.  Angeluak: Guztiak gradu berdinekoak dira (90º). Alde paraleloak: Dituzten lau aldeak, beraien artean binaka paraleloak dira. Trapezioa (gorriz):Aldeak: Bere aldeak desberdinak dira.Angeluak: Denak desberdinak / binaka berdinak izan daitezke.Alde paraleloak: Bi alde pararlelo ditu.Karratua (morez):Aldeak: Bere aldeak guztiak berdinak dira.Angeluak: Guztiak gradu berdinekoak dira (90º). Alde paraleloak: Dituzten lau aldeak, beraien artean binaka paraleloak dira.Erronboa (urdinez):Aldeak: Bere aldeak guztiak berdinak dira.Angeluak: Binaka berdinak dira.Alde paraleloak: Dituzten lau aldeak, beraien artean binaka paraleloak dira.

Matematikako geometria

Latxa ardia genetikoki hobetu nahi dute

Momentu honetan Euskal Herrian, hiru ardi mota daude, Latxa, Manex eta Euskal Bianotarrak. NEIKER proiektu berri bat atera dute, eta proiktu hori Euskal Herrian asko entzun da, batez ere Iparraldean. Hiru ardi arraza horien genetika aldatuz edo obetuz, horien lehiakortasuna eta beraien biziraupena handitu nahi dute, abeltzaintza sustatzeko.

Informazio iturria: Eitb.eus


Marie-Sophie Germain

Marie-Sophie Germain Frantziako matematekari bat izan zen, 1776. urtean jaio zen eta 1831. urtean hil egin zen, teoria asko horaindik aztertu gabe. Marie Sophie-ren lan nagusiena "la teoria de la elasticidad y de los numeros" izan zen. Baina berak ez zuen teoria gustia batera azaldu, astero baizik, hau da, artikulu berri bat ateratzen zuen astero aldizkarietan. 



Iturria: Wikipedia



VIII. Euskararen Transmisioa Mintegia: “Diskurtsoetatik haratago praktika berriak behar ditu euskarak”

Goizeko 9:00etan eman zitzaion asteazkenean hasiera, Euskara Elkarteak antolatutako “VIII. Euskararen Transmisioari buruzko Mintegia”ri , Portaleko Areto Nagusian. Euskarari buruzko hainbat ikerketa, gogoeta, kezka eta egitasmo partekatu ziren. Aurtengo edizioan agerian geratu da euskararen biziberritzean funtsezkoa dela maitasunez jardutea gazteekin eta etorkinekin, eta diskurtsoetatik haratago praktika berriak behar dituela euskarak. Hitzaldien ostean, Jaime Altunak gidatutako mahainguruarekin amaitu zen aurtengo ekitaldia, 14:30ak aldera.





Informazio iturria; Kitto

Onddoak

Onddoen mundu liluragarrian sartu!


Marta Macho Stadler

Marta Macho Stadler, 1962. urtean, Bilbon jaio zen. Matematikaria eta dibugaltzailea da. Horrez gain geometriako eta topologiako irakaslea da, Euskal herriko unibertsitatean.



Kultura Zientifikoko Katedrako Mujeres con Ciencia espazio digitalaren editore ere bada, eta lan honengatik sari batzuk jaso ditu, Sari horiek hauek dira:
2016ko Berdintasunerako Emakunde sariaEspainiako Matematikaren Errege Elkartearen domina 2015eanAlacanteko Unibertsitateko Igualdad saria 2015ean Mujeres Con Ciencia webgunea: https://mujeresconciencia.com/
Informazio iturria: Wikipedia

Robert Langlandsek kandiarrak 2018ko Abel saria irabazi du.

Matematikaren hainbat diziplina garatuaren ondorioz, Robert Langlandsek 2018ko Abel saria irabazi du. Saritu zuen saria, hogeita hamar zituela garatu zuen teoria bat izan zen.

1967an, eta Matematikaren bi esparru lotu zituen hartan: zenbakien teoria eta analisi armonikoa, ordura arte inork erlazionatu ez zituenak. Gerora, ordea, Matematikaren teoria bateratu baten gisa hartu izan da bere lana.


Informazio iturria: Zientzia.eus

Alexandra Olaya-Castro

Londresen jaio zen 1976ko martxoaren 30ean, Kolonbiako fisikari teorikoa. Barrutiko Unibertsitatean graduatu zen. Gaur egun Londresko Unibertsitateko Fisika eta Astronomiako irakaslea da. Fisika kuantikoaren lanetan ezaguna da eta 2016an Fisikako Institutuko Maxwell Medalari saritua izan zen.


informfazio iturria: Wikipedia













Aurkitutako hormona batek deshidratazioa prebenitzen du barazkietan

CSRS ikertzaileek, Japoniako RIKEN institutuari atxikitakoak, landareek ura gordetzeko hormona bat aurkitu dute, hormona honek egiten duena zera da, ura gordetzen du  lurzoruan ez dagoenean eta horrela  deshidratazioa prebenitzen lagutzen du.









informazio iturrria:      http://noticiasdelaciencia.com/not/28100/una-hormona-recien-descubierta-ayuda-a-evitar-la-deshidratacion-en-vegetales/