Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: December, 2014
                              NUR ETA KOBAZULO LILURAGARRIA




Egilea: Toti Martinez de Lezea. Liburuaren Iritzia:Nur eta kobazulo liluragarria Argitaletxea: Elkar.
Egun eguzkitsu baten, Nur eta bere gurasoak pentsatzen dute beraien  lagun batzuen etxera egun batzuk pasatzera joatea. Etxera heldu zirenean, Nur etxe barrura sartu zen eta  bi neskatila ikusi zituen beraien izenak. Berehala haien laguna egin zen eta  denen artean proposatu zuten  hango mendi batera joatea. Mendira heldu zirenean, zaldi eder batzuekin topo egin zuten eta beraien gainean ibiltzea erabaki zuten. Zer gertatuko da Nur eta bere lagunen abentura berrietan?
Niri asko gustatu zait liburu hau eta oso polita izan da zeren eta oso errez irakurtzen da eta oso ulergarria da adin guztietarako. Nik gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzea baita ere nire ustez, asko gustatu zait zeren eta liburuaren orrialde bat pasatzen duzunean iruditzen zait zu liburuaren barne zarela.


NAIARA  CABALLERO    2014/11/26

Ez gara elkarrekin zahartuko

Izenburua: Ez gara elkarrekin zahartuko Egilea: Arnaud Catherine Argitaletxea: Elkar Urtea:2006 Sylvain 12  urteko mutil argia da, baina aldi berean inozoa, bihotz oneko eta ideia argiko mutila da.Gurasoei, eskutitz  baten bidez, Mahaliaren etxera bizitzera doala adierazi die, berak, Mahalia maite duela eta bere etxera doala. Oporretan haiekin joango dela esan die, baina  Gabon gaua  bakoitzak bere familiarekin pasatuko duela. Bat-batean Martin, Sylvainen anaia txikia, gaixotasun batek jo eta Sylvain bera zaintzen geratu behar da. Martin sendatuko al da? Azkenean Sylvain Maliaren  etxera joango  da  bizitzera? Niri asko gustatu zait  liburu hau, zeren eta bertan gertatzen diren gauza batzuk asko dibertitu naute. Nik liburua hartu nuenetik jakin  nahi izan dut ea nola erreakzionatuko duten gurasoek mezua irakurri ondoren, baita ere, jakin izan nahi dut azkenean Maliaren etxera joango den ala  ez, hori jakin eta gero lasai geratu naiz.
Ander Arrasate Iriondo                                    …

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a

Bostak Arriskuan ohar kritikoa

Izenburua:BOSTAK ARRISKUAN
Idazlea: Enid Blyton Euskarazko itzultzailea: Margarita Altuna Marrazkigilea: J. Correas Jatorrizko titulua: Five get a fix Jatorrizko liburuaren argitalpena: Bretainia Handian, 1958an Liburu honen argitalpena: Elkarlanean S.L. 2005. urtean.
Bostek ( Julen, Dick, Gorkane, Ane eta Tim ) Gabonetako egunak ohean pasatzen dituzte. Tim katarroaz libratu den bakarra izan da. Zorionez, medikuak, oporretan joateko eta aire garbia hartzea gomendatzen diete. Orduan, beraien lorezainari esker, Galeseko mendietara (sendatzera)  joatea lortzen dute. Bertan, honen izeba bizi da, eta izebaren etxera joango dira, Gabonak igarotzera.   Azkenean, opor hauetan disfrutatzea lortuko dute! Hau da gazteek bertara iristean pentsatzen dutena, Jones anderearen etxaldean. Baina, ondoko mendian gauza arraroak ikusten eta entzuten dituzte gauetan. Zenbait gauza misteriotsu gertatzen ari dira bertan dagoen etxe batean. Aily gazteak eta bere maskotek gidatuta, Bostak, beraien ausardiarekin, elur-l…

IRAKASLE EPIDEMIA MISTERIOTSUAREN KASUAREN OHAR KRITIKOA

Titulua: Irakasle Epidemia Misteriotsuaren Kasua Autorea: Joachim Friedrich Itzultzailea: Yolanda Arrieta Argitaletxea: Giltza-Edebe Urtea: 2011

Istorio hau 14 urte dituzten ume batzuei buruzkoa da. Ikas-bidaia egin behar dute eta landa aldera, erdi aroko gaztelu, dorretxe  batera joaten dira. Hara heldutakoan, maletak eta motxilak desegin eta bukatzen dutenerako, denbora librea hasten da. Denok jolastera joaten dira, eta denon denbora librea bukatzen denerako afaltzeko ordua heltzen  da. Denok afaltzen dute eta ohera lo egitera joaten dira.            Hurrengo egunean, irakasle guztiak txarto sentitzen hasten dira eta 14 urteko neska-mutilak kezkatuta daude, orduan aztertzen hasten dira, eta pozoi sintomak dituztela konturatzen dira. ORAIN ZURE TXANDA DA. ZER USTE DUZU GERTATUKO OTE DELA GAZTE ETA IRAKASLEEKIN? Nire ustez, liburua oso erraz ulertzen den istorio bat da. Egia esanda niri euskarazko liburuak ez zaizkit asko gustatzen, baina ‘‘Irakasle epidemia misteriotsuaren kasua’’ oso erraz…

NUR ETA ALFONBRA HEGALARIAREN OHAR KRITIKOA (Julen)

KRITIKA Juan Luis Landa/ Nur eta alfonbra hegalaria/ Erein/2011n lehenengo aldiz argitaratua. Nur Damaskora, Siriako hiriburura, doa oraingo honetan bere lehengusu eta gurasoekin. Nurren aita han jaio zen, eta urte luzeak eman ditu hara joan gabe. Hiri zaharreko kaleetan dabiltzala hango pitxar eta alfonbra liluragarriak ikusten, bat-batean denda misteriotsu eta magiko bat ikusten dute eta barrura sartzen dira. Hango dendariak Nur eta bere lehengusuak ikustean, kontakizun zahar bat kontatzen die, eta Nurrek bere lagunekin batera abentura izugarriak edukitzen dituzte.
Liburu honetatik iritzi batzuk atera ditut. Nurren liburu guztiak abenturazkoak eta fantasiazkoak dira, hori nahiko gustatzen zait, liburu hau abenturazko liburu onenetarikoa izan da denbora guztian zer gartatu behar den gogoz geratzen zarelako, eta horrek liburua interesgarriagoa bihurtzen du. Bestalde liburuaren marrazkiekin oso ondo komunikatu naiz, marrazkiek liburua hobeto ulertzen laguntzen dutelako. Bukatzeko liburua…

612€uro liburuaren ohar kritikoa

IZENBURUA:612 €uro EGILEA: Jon Arretxe ARGITALETXEA:Erein URTEA:2013

        Bueltan dator Toure Parisetik. Toure, San Frantzisko auzoko detektibea da. Baina koroetan ere egiten du lan. Momentu honetan, Toure eta bere semea, bizitzako etapa txar bat pasatzen ari dira, izan ere, ez ditu detektibe kasu asko eta udan koroak ez du dirurik etxera sartzen. Goiz polit baten, Toure eta bere semea ohean lo daudela, atea jo dute.  Beraien etxean, jende gehiago bizi da diru askorik ez daukatelako, etxea beste batzuekin konpartitzen dute. Orduan  beraiekin konpartitzen duen batek atea zabaldu, Touren gelara korrika joan eta oihu egin dio, zuretzat da Toure!! esanez. Momentu horretan hura ohetik altxatu, atera joan eta bere anaia haren semearekin agertu dira. Bi aldiz pentsatu baino lehen, Tourek denboralditxo bat beraien etxean gelditzeko esan die eta beraiek baietz erantzun diote. Erabaki honen erruz, arazo larriak sortuko zaizkio. Derrepentean, eskutitz bat jasotzen du Tourek. …

NUR ETA HAIZE ARROSAREN OHAR KRITIKOA

Martinez de Lezea, Toti; Landa, Juan Luis; Nur eta haize arrosa; Erein; 2012

Nurren urtebetetze garaia iritsi da eta aitonak beraien etxeko txabola bateko giltza bat oparitzen dio, lagunekin hura ikustera joaten da eta hasiera batean bertan pasatzen dituzte beraien arratsaldeak. Aitonak esaten die logelaren erdigunean jarriz gero bidaiatu dezaketela, eta orduan bidaiatzen saiatzen dira, garraiatzeko elur lera hartzen dute. Etxolaren zentroan jartzen dira eta Ipar polora joan nahi dutela esaten dute, eta bertan agertzen dira minutu gutxi batzuetan. Iristean ez dute inor ikusten eta denbora batera sami mutil gazte bat agertzen da, Gunnar izenekoa. Hark erakusten die non bizi den eta norekin. Bere amonarekin bizi da, beraiekin denboraldi bat egon daitezkeela esan die. Amonak esan die politena ez dutela ikusi.

ZER USTE DUZU GERTATUKO DELA ONDOREN?

Niri liburua ikaragarri gustatu zait. Oso erakargarria eta entretenigarria dela uste dut. Irakurtzen hasten zarenean erakarri egiten zaitu eta ga…

Eraztun Ospetsuaren arrastoaren ohar kritikoa

Egilea: Jordi Sierra i Fabra Izenburua: Eraztun Ospetsuaren arrastoa Argitaletxea: Ibaizabal Urtea: 2012ko urtarrila
   Adriana 19 urteko neskato bat da, bere gurasoak Amazoniako oihanean dauden bitartean, Adriana eta bere aitona Wences bakarrik geratzen dira. Neskatoa aitonaren dendara joan eta aitonak postetxera joateko eskatu dio. Neskatoa aitonaren dendara bueltatu denean aitona hil dutela ohartu da,  berarekin batera Eraztun Ospetsua ere desagertu egin da. Momentu horretatik aurrera denek uste dute neska dela hura  konpontzeko klabea. Adriana nazioarteko korapilo batean sarturik ibiliko denez, talde ezberdinak bere atzetik  ibiliko dira neskaren konfiantza lortzeko. Baina Adrianak ahaleginak egin beharko ditu bere aitonak zeukan altxorra berreskuratzeko, baina…. lortuko du dagokion lekura bueltatzea?   Nire ustez liburua oso errez irakurtzen den liburuetako bat da, akzioa eta abentura askoko liburu bat. Nire kasuan gaia asko gustatu zait eta horren ondorioz, liburua bera ere oso int…

Hiru istripu eta bi amodio ohar kritikoa (Itxaso)

OHAR KRITIKOA EGILEA: Fernando Morillo IZENBURUA: Hiru istripu eta bi amodio ARGITALETXEA: Gaumin URTEA: 2013   Egun ederrean Anuska, Laida eta Gutune, Ezkaray izeneko eski estaziora joan dira. Gutunek Anuskaren printze gorria (Txikitan lagunen artean egindako hizketaldi bateko mutil ikusgarria) ikusi du, bat batean, Galder da eta bere neba txikiarekin ere Ezkarayra bidean doa.   Ezkarayn antolatutako irteera batera joatea erabaki dute. Anuskak komunera joateko beharra du. Zuhaixken artean sartu eta oharkabean mendian behera doa. Galderrek Anuska kuleroak kenduta harrapatu du eta oso lotsatuta sentitu denez etxera joatea erabaki du.   Etxera bidean, autobusak istripu larria izan du, eta bien bitartean Anuskak Izortze izeneko neska eder, baina bitxi bat ezagutu du. Orduantxe bi pertsona desberdin maite dituela ohartu  da eta haiekin, egun berean eta ordu ezberdinean gelditu da Anuska. Liburu hau gaur egun gertatzen diren gertaeren bezalakoxea da, ulerterraza eta edonori gertatu ahal zaion p…

Hamaika bizimoduren ohar-kritikoa

HAMAIKA BIZIMODU EGILEA:Rafa ugalde

ARGITALETXEA:Ibaizabal

ARGITARATUTAKO URTEA: 2003. urtean
Hamaika narrazio, hamaika egoera, hamaika bizimodu denak benetakoak, hori da liburu honek erakarri nauena. Gainera, liburu hau oso ona eta baita ere oso desberdina da, pertsonaiaren 11 bizimodu adierazten dituelako, bizimodu onak eta baita ere bizimodu txarrak, nik uste dut, Rafa Ugaldek berari gertatu zaizkion  hamaika bizimodu  adierazi nahi izan zituela liburu hau idazterakoan. Oso ederra eta intrigazkoa da, nirekin batera animatzen zaitut irakurtzera.

Liburu hau oso gustukotzat dut, alde batetik hamaika bizimodu horiek benetakoak direlako eta batzuk bihotzean sartu zaizkidalako, baita ere, gustatu zait irakurtzeko oso erraza delako eta ez dut eduki liburua ulertzeko zailtasunik, bestalde, ez zait gustatu liburuaren zati batzuk erdaraz egotea, baina hala eta guztiz ere irakurtzera gonbidatzen zaitut!!

Aitor Herrero 2014/09/09
Idazlea: Joxemari Iturralde
Izenburua: Sute handi bat ene bihotzean Argitaletxea: Pamiela Marrazkilaria: Pedro Osés
  Egun ederrean Risky eta bere lagun Juan Inazio,Gomax eta Enrrikok denbora pasa bat asmatu dute: batak besteari karlsrugemstronheim izena esan eta besteak karl…zer? Erantzuten eta nondik datorren esplikatzen hasi da. Pertsona hori alemana dela eta bere sasoian aberatsa zela azaltzen du, baina istripu batean bere andrea eta alabak hil eta harrezkero Vetierron dagoela,  mendian, bera bakarrik. Sute bat izan da  eta jendeak bera izan dela pentsatzen du; hori dela eta atxilotua izan da. Baina lau lagunek Lepokerra izan dela uste dute zigarro bat topatu dutelako sutea egon den lekuan eta berak erretzen duen zigarro mota izan delako. Beraz, aztertzen aritu dira, zer egingo dute? Zer gertatzen da? Zer gertatuko da?
  Niri liburu hau asko gustatu zait, gainera lotuta sentitzen zara; behin irakurtzen hasten zarenean beraien abenturak irakurtzeko gogoa sortzen dizu.Oso erraza da ira…