Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2016

Bat Pat, Tutankamonen amona kritika

BAT PAT; TUTANKAMONEN AMONA Egilea: Roberto Pavanello. Itzultzailea: Aitor Arana. Izenburua: Bat Pat; Tutankamonen amona. Argitaletxea: Mezulari.

Liburu honetan, 4 pertsonaia nagusi izango ditugu, Bat Paten gainontzeko liburuetan bezala, hauek, Rebecca, Martin, Leo, eta, noski, Bat Pat. Lehen hiru pertsonaiak, anai-arrebak dira, eta Bat Pat, maskotatzat dute, beraien gurasoen ezkutura.
Hirugarren liburu honetan, gure pertsonaiak, herriko museora bisita bat egitera joango dira eskolarekin. Aste horretan, Egiptoko astea ospatuko dute museoan,  eta lau lagunak, bertan harrapatuta geldituko dira. Han, gauza harrigarri batez konturatuko dira, izan ere, museoak duen Tutankamonen amonaren momia, bizirik dago! Gure lagunak asko ikaratuko dira, eta handik irteteko edozer gauza egingo dute, baina halako batean, museoak eraman duen adituarekin aurkituko dira. Leok antzinako faraoiaren amonarekin xake partida bat jokatuko du, Tutankamon delakoan egongo baita amona.Lortuko al dute, lau lagunek…

Nur eta herensugearen tenplua

Titulua: Nur eta herensugearen tenplua Autorea: Toti Martinez de Lezea Ilustratzailea: Juan Luis Landa Argitaletxea: Erein Urtea: 2009 Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joango da bizitzera hainbat arrazoirengatik eta han gazte honek hainbat lagun egingo ditu. Horien artean Guo Guo dago. Mutiko hau Txinatarra da, eta egun batean bere urtebetetzea ospatzeko, herriko jolas-parke handienean ospatzea erabakiko du. Bertan ospakizuna ondo hasiko da, baina momentu batetik bestera Guo Guo faltan  botako dute, eta hura desagertu egin dela konturatuko dira. Bera bilatzeko herensugearen tenpluan sartu izan beharko dira, eta han hainbat proba pasatu: pasahitzak asmatu, kodigoak… Zer gertatuko zaio Guo Guo- ri? Aurkituko dute? Liburu hau gomendatu zidatenean ez nuen imajinatu hainbeste gustatuko zitzaidanik. Nurren istorioak dira gusturen irakurtzen ditudan liburuak, eta liburu honek ez dit hutsik egin. Imajinatu nuen modukoa izan da. Irakurtzeko erreza, jakin-mina itzartzen duen istorioa...
Teresa Al…