Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2016

FUKUSHIMA INGURUKO ARRAINEK OSASUNERAKO ARRISKU TXIKIA DUTELA ADIERAZI DUTE

Japoniako Arrantza Zientzien Ikerketa Institutuko ikertzaileek isotopo erradioaktiboak aztertu dituzte itsasoko eta ur gezako arrainetan, eta ondorioztatu dute ez direla arriskutsuak kontsumorako, oro har. Bost urte igaro dira tsunami batek hondamendia eragin zuenetik Daiichi zentral nuklearrean. Orduan, isotopo erradioaktiboen isuriak segurtasun-maila gainditu zuen. Geroztik, gainera, isuri txikiak izan dira noizean behin. Ikertzaileek baieztatu dute arrainetan isotopo horien maila jaisten joan dela etengabe, eta, kasu gehienetan, ez direla arriskutsuak giza osasunerako. Badira salbuespenak, ordea. Hain zuzen, ikertzaileek ohartarazi dute ur gezako arrainak eta krustazeoak itsasokoak baino askoz ere kutsatuagoak daudela oraindik, bereziki, Fukushima ingurukoak. Hala ere, japoniarrek normalean arrain-haztegietan hazitako arrainak jateko ohitura dute, eta ez basatiak. Beste salbuespen bat hondoan bizi diren arrain handiak dira. Edonola ere, ikertzaileek aitortu dute neurketa gehiago e…

Txorien komunikatzeko modua

Kaskabeltz japoniarraren kantua aztertuta, txorien komunikazioa ikertzaileek uste zutena baino konplexuagoa dela ikusi dute, gaur bertan Nature Communications aldizkarian argitaratu den lanaren arabera. Izan ere, Kaskabeltzek hainbat oinarrizko nota erabiltzen dituzte kanturako, baina haiek konbinatuta esanahi anitzeko deiak sortzen dituztela ikusi dute, gizakiok ere hitz mugatu batzuekin esanahi desberdineko esaldiak sortzen ditugun bezala.


Informazio-iturria: http://aldizkaria.elhuyar.eus/

Marteko baldintzetan biziraun duten onddoak

Unibertsoan bizi ezezagunik baden galdetzen diogu geure buruari, gure atmosferaren babesik gabe bizitzea posible ote den. Baiezkoan daude artikulu hau argitaratu dutenak, beraien esperimentuan Antartikako bi onddo 18 hilabetez egoerarik martzianoenetan bizirik eta DNArik kaltetu gabe irauteko gai izan baitira.

Iturria: http://euskalnatura.net/harian/albisteak/zientzia/item/marteko-baldintzetan-biziraun-duten-onddoak

Itsaso bat plastikozkoa

Aurten, plastikozko zorroak erabiltzea galaraziko duen lege bat onartu du Europar Batasunak. Bitartean, itsasoa plastikoen biltegi bihurtzen ari dela erakusten duten hainbat azterketa plazaratu dira. Beste ikerketa batzuek, berriz, plastikoek itsas bizidunetan eta ekosistemetan eragiten dituzten ondorio kaltegarriak azaleratu dituzte.



Informazio-iturriak: http://zientzia.eus/artikuluak/itsaso-bat-plastikozkoa/