Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2015

Ohar kritikoa

GAUEKO BEGI GORRIAK

Izenburua: Gaueko begi gorriak Itzultzailea:Patxi Ezkiaga Argitaletxea:Ibaizabal Urtea:2008


Udairitsi da eta hemen dago Carolina eta itzelezko inbidia diot, dena ondo egiten du eta txeloa perfektu joten du. Gainera etxera datorrenean ematen du berea dela zeren eta nire ohean egiten du lo eta nire ordenagailuarekin jolasten du gainera esaten dit denbora guztian, bere ordenagailua nirea baino handiagoa dela, ohea ere bai eta liburu gehiago dituela. horrez gain nire txakurra Bingo beti Carolina datorrenean berekin dago. Gau batean itzelezko trumoia hasi eta Carolinari mamu bat dagoela azalduko diot. Hurrengo goizean dena prestatuko dut Carolina izutzeko. Gaua iristean aitaren txabolara joango gara, begi gorri batzuk ikusiz. Ni ere beldurtuta nago, atea zabaldu eta…ZER OTE AL DAGO ATE ATZEAN?
Niri liburu hau asko gustatu zait zeren eta oso misteriotsua da eta oso barregarria. Niri liburuan gehien gustatu zaidan zatia da Carolinaren lehengusina Carolina izutzeko tranpak jartzen…

ERREPIDEKO MAMUA

ERREPIDEKO MAMUA
LIBURUAREN IZENA: Errepideko mamua
IDAZLEA: Stefan Wolf
ARGITALETXEA: Paktu sekretua

Tarzan eta bere irakaslea autoan errepidean zehar doazela, zubi baten azpitik pasatzen direnean ezezagun batek harri handi bat bota eta autoa jo du. Irakasleak kontrola galdu eta autoak txilinbuelta egingo du. Tarzan ongi dago, baina irakasleak zauri bat du. Tarzanekirakasleaautotik atera eta zauria begiratuko dio. Irakaslea konorterik gabe dago eta txarto egongo da. Tarzan eta bere lagunek istripu horren erruduna nor izan den jakin nahi dute, baina aurkituko dute erruduna? Erraza izango da?...

Niri ez zait asko gustatu liburu hau, ez zaizkidalako gustatzen horrelako liburuak, baina misteriozko liburuak gustatuko balitzaizkit oso ondo pasatuko nuke. Niri gehien gustatu zaidana nola hasten den izan da, interesgarria dela ematen duelako.

NOSTRASAGUSEN ESKUIZKRIBU MISTERIOTSUA

NOSTRASAGUSEN ESKUIZKRIBU MISTERIOTSUA
Izenburua: Nostrasagusen Eskuizkribu Misteriotsua Egilea: Geronimo Stilton Argitaletxea: Destino Hizkuntza: Euskara Argitaratze data: 2009 Liburu honetako protagonista Geronimo Stilton  da, bera sagu bat da eta lantegi bateko periodikoak egiten eta saltzen ditu.Berak badauka bere laguntzaileak edo bere ofizioan egoten diren pertsona batzuk adibidez: Tea Stilton Geronimo Stiltonen arreba, badago beste bat Trikimailu deitzen dena eta hori bere lagun mina da, eta azkenik, badu beste ume bat Benjamin izena daukana eta esan ditudan pertsona guztiak Geronimo Stiltonen lantegietan egiten dute lana. Istorio honetan gertatzen dena hau da, egun eguzkitsu batean, istorio honetako protagonista Geronimo Stilton berak, eskuizkribua argitaratu nahi zuen, baina Sagurangoko Liburu Azoka egiten ari zen bitartean,zerbait harrigarria gertatu zen..
Zer uste duzu gertatuko dela ondoren? Zer geratuko da liburu honetako protagonistarekin? Aipatutako zerbait harrigarria gertatz…

Ezohiko arrasto organikoak, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosil arruntetan

Ezohiko arrasto organikoak, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosil arruntetan
Globulu gorriak eta kolageno-zuntzak diruditen egiturak atzeman dituzte Londresko Imperial Collegeko ikertzaile batzuek, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosiletan. Aztertutako zortzi hezur-zatietatik seitan detektatu dituzte egitura organikoen arrastoak. Ikertzaileen esanean, aurkikuntzak adierazten du uste baino ohikoagoak izan daitekeela ehun bigunen hondarrak dozenaka milioika urteko fosiletan. Izan ere, nahita aukeratu dituzte aparteko kontserbazio-kondiziorik ez zuten laginak, ikerketa egiteko.
Dinosauro-saihets batetik hartutako laginaren egitura, ekorketazko mikroskopio elektroniko bidez. Mineralizatutako zuntzak ikusten dira irudian. Londresko Historia Naturalaren museoko bildumakoak dira aztertutako laginak. Transmisiozko mikroskopio elektronikoa, ekorketazko mikroskopio elektronikoa eta beste zenbait teknika osagarri baliatu dituzte aipatutako egiturak behatzeko. Konposizioa, berr…

GREENPEACEKO BOST KIDEK ZAZPI ORDU EGIN DITUZTE SALBE ZUBIAN (BILBON) ZINTZILIK

Ozeanoen Nazioarteko Eguna den honetan, Greenpeaceko kideak Salbe zubian zintzilikatu dira, 250 metro koadroko pankarta erraldoiarekin batera. Greenpeaceko bost kidek pankarta erraldoi bat eskegi dute astelehen honetan Salbe zubian, Bilbon, ‘Ozeanoek axola dute’ aldarriarekin. 07:40ean hasi dute protesta, eta 14:30 arte egon dira zubian zintzilikatuta. Ozeanoen Nazioarteko Eguna den honetan, 250 metro koadroko pankarta erraldoiarekin batera zintzilikatu dira zubian Greenpeaceko kideak, eta bertan egon dira, zazpi orduz. Itsasoetan, ''arrantza suntsikorrak'' eragiten dituen kalteak azpimarratu nahi izan dute Bilbon egindako protesta horretan. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, borondatez jaitsi dira bost kideak. Ondoren, Ertzaintzak identifikatu egin ditu, eta izapideak irekiko dizkiete, desordena publikoak egotzita. Ertzaintzak elkarte horretako beste kide batzuk identifikatu ditu goizean zehar. Efe agentziari egindako adierazpenetan, Greenpeaceko komunikazio a…

Elorrio

Gu, Beñat, Siaka, Andoni eta Garazik, Elorrio herriaren eralkdaketak emateko proposamenak egiten aritu gara eta ondorioztatu dugu gazteek gure txoko bat izan behar dugula. Horretarako azterketa bat egin dugu Elorrioko hainbat gauza aztertzen.

Gizarte

Guk: (Itsaso Martin Aitor eta Naiara) oraingo honetan Bizkaiko herri txiki bateko inguruko iritziak, datuak eta gure herriarekiko aldaketak aztertu eta proposatuko ditugu aurkezpen honetan, gainera herriaren hainbat datu ez genkizkienak ikusiko ditugu etab...

Gure herria hobetzen

Guk Teresa, Lide,Ouafae eta Anderrek, gazteok aisialdirako lekurik ez daukagula eta, pentsatu dugu herrian aldaketa batzuk egitea horretarako hainbat iritzi eta ikuspuntu hartu ditugu, espero dugu asko gustatzea eta herriaren iritzia kontuan hartzea.





TRIANOKO GAU GORRI

euskararen kritika: 

  TRIANOKO GAU GORRI
Idazlea: Iñaki Friera Liburuaren izena: Trianoko gau gorriak. Argitaletxea: Ibaizabal argitalpena: 2005ean. Egun batean Joseba, Ane eta Patxo txango batera joango dira. Zaldiz ibili eta gero, Blacky txakurra ez  dagoela konturatzen da Ane. Udaltzainei deituko die, baina ez dira fidatzen eta eurak ikertzea pentsatzen dute. Mendian etxe abandonatu bat aurkituko dute. Etxe horretan txakurren borrokak egiten direla deskubrituko dute. Han Blacky aurkituko dute eta txakurra  salbatutakoan lapurrak harrapatuko dituzte. Bat-batean udaltzainak heldu eta hiru lagunak lapurrekin batera ikusten dituzte. Baina, zelako ezustea, Maria, beraien laguna, falta da, norbaitek berarekin eraman baitu. Nork eraman du Maria? Umeak zergatik ez dira udaltzainez fidatzen?  Zer uste duzu gertatuko dela liburuaren amaieran? Liburu hau asko gustatu zait, baina euskara maila altua da eta ulermen aldetik apur bat zaila egin zait. Gaia oso erakargarria da, intriga baitauk…

Kritika

Izenburua: Orion eta animalien magoak Egilea: Joan Manuel Gisbert Argitaletxea: Liburu zopa Urtea: 2008ko martxoan

Orion, txakur bat da eta egunero bere soinujole, jabe Isidororekin joaten da dorrearen plazara. Beraiek ez dute diru askorik, beraz, Isidorok soinua jotzen irabaziko du bizimodua. Beraiek seigarren pisu baten bizi dira eta ez dute igogailurik. Egun batean, Isidoro lurrera erortzen da eta ospitalera eramaten dute. Orain Orionek ez dauka jaberik Isidoro etorri arte, eta denboraldi batean hirugarren pisuko amonak ematen dio jaten, baina bigarren pisuko gizonak ez du atsegin, beraz, txakurtegira deituko du eta Orion txakurtegira eramango dute. Ondoren beste txakur bat preso hartu  eta txakur hori kaiola batera sartu nahian, gizonak ukondoarekin bere kaiola jo eta zabaldu egingo du. Orionek hori aprobetxatuz basorantz alde egin eta bat-batean basoan ez ohikoak diren gauzak gertatzen hasten dira. Zer gauza ez ohiko izango dira? Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere jakin-min as…