Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2019

Hizkuntza gutxiagotuen hiztunak babesteko ituna bultzatuko du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak bukatutzat eman du gaur, ostiralarekin, bere mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoa: "Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi - XXIII. Jagon jardunaldia". Bi egunez aritu dira 19 hizlari hizkuntza gutxiagotuen oraina eta geroa aztertzen, Iruñean.

Euskal Herriko ikasleen erdiak euskaraz ez daki hitz egiten.

Hezkuntza ezinbesteko zutabea da euskara biziberritzeko bidean, baina hutsuneak ere eduki ditu: ez du lortu ikasle guztiek euskaraz jakitea. Ondorio hori atera du Euskal Herrian Euskaraz taldearen enkarguz egindako azterketa batek, eta datuak hamengoak dira : ereduen sistema martxan jarri zenetik eskolatik pasatutako 206.000 lagunek diote ez dakitela euskaraz. Etxean euskaraz ikasitakoak kenduz gero (82.000 lagun), eskolara joanikoen erdiek badakite; erdiek, ez. Hori dela eta, hezkuntza lege berria egiteko prozesua martxan jarria du Eusko Jaurlaritzak.

Lise Meitner

Lise Meitner, 1878ko Azaroaren 7an jaio zen eta 1968ko Urriaren 27an, 89 urte zituela hil zen. Bera, Austriako fiskari bat izan zen, ikerketa edota lan gehienak, fisika nuklearrean eta erreaktibitatean oinarrituta zeuden.


Emakume hau, munduko bigarren makumea izan zen, doktoretza bat lortzen. Lise Meitner, fisio nuklearra aurkitu zuen taldearen barruan zegoen, baina emakumea izateagatik ez zuen, inolako nobel saririk lortu.


Bere lanen artean, fisioaren aurkikuntza zegoen, baina aurkikuntza hori ez ezik, 1918. urtean, Otto Hahn-ekin batera, protaktinioa aurkitu zuten. Horrez gain, 1939. urtean radioaktibitatea eta teoria atomikoaren aurkikuntzak egin zituen. Azkenik, bere omenez taula periodikoko elementu bati, Meitnerio deitu zioten.



Fisio nuklearra: Atomoen nukleo aztertzeaz arduratzen den, fisikaren adarra da.
Protaktinioa:Aktinidoen taldeko elementu metaliko zilarkara eta lustre distiraduna da.
Meitnerio: Elementu kimiko, sintetiko bat da.



Informazio iturria: Wikipedia

Eguzki-sistemako planetarik urrunena aurkitu dute

Eguzkitik 18.000.000.000 km-ra dagoen planeta berri bat aurkitu dute astronomo estatubatuarrek; hain zuzen, eguzki-sisteman inoiz hautemandako objekturik urrunena.
Planeta nanoa da, eta 1.000 urte baino gehiago behar ditu Eguzkiaren inguruan buelta emateko, Lurra baino 120 aldiz urrunago baitago. Haren distira ikusita, kalkulatu dute 500 km inguruko diametroa izan dezakeela. Kolore arrosa leun bat du, eta izotz-kantitate handiaren erakusgarri izan daitekeela adierazi dute.
Farout  ezizena jarri diote planeta nanoari, 2018 VG18 izen ofiziala gogoratzeko zaila delakoan. 2018 VG18: Gaur egun arte, Eguzki-Sistemako planetarik urrunena.
Informazio iturria: Zientzia.eus

Tu Youyou

Tu Youyou, 1930ean Txinan jaio zen. Bera, zientzialari, mediku eta kimikari farmazeutikoa da. Tu,  artemisinina aurkitu zuelako ezaguna da. Medikamentu hori, malaria gauxotasuna osatzeko balio du. Hori dela eta, pertsona pila baten bizitza salbatu zuen. Bere lanagatik, 2011an Ikerketa Mediko Klinikoko Albert Lasker Saria jaso zuen. 2015ean aldiz, Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen.

Informazio iturria:https://listas.20minutos.es/lista/mujeres-cientificas-430343/

Donna Strickerland

Donna Strickerland Kanadan jaio zen 1959. urtean. irakasle eta fisikari kanadiarra da, Bere lan garrantzitusenak laser arloan egin ditu. 2018. urtean Fisikako Nobel saria irabazi du, Arthur Ashkin eta Gérard Mourouekin batera. Gerard Mourou tesi zuzendaria izan zuen, eta harekin batera tesia egiterakoan garatutako teknikarengatik jaso zuten biek Nobel saria. Irabazi duten saria, Intentsitate altuko pultsu optikoa teknikari esker izan da. Berrikuntza honek ebakuntzetan, medikuntzan eta zientzia ikerketa askotan lagunduko du.

Ingeniaritza Fisikoa ikasi zuen McMaster Unibertsitatean. Doktoretza, ostera, Rochester-koan. Sozietate Optikoko kide, lehendakariorde eta lehendakaria izan da, eta gaur egun bertako Aholkularitza Batzordeko burua da. Fisikako Nobel saria jasotzerakoan irakasle laguntzailea zen Waterloo-ko Unibertsitatean, Ontarion.

Eta azkenik esan beharra dago, Donna Strickland hirugarren emakumea izan dela Fisikako Nobel saria irabazten, Marie Curie eta Maria Goeppert-Mayerre…

‘Otso odoleko superilargia’

Urtarrilaren 21ean ‘Otso odoleko superilargia’izango da. Ez da beste ilargi eklipse osorik egongo 2021eko maiatzaren 26ra arte. Europan, ordea, 2022ko maiatzaren 22an ikusi ahalko da hurrengo ilargi eklipse osoa. Eklipsea paregabea izango da.

‘Odoleko ilargia’ deiturak ilargiak duen distira gorria du oinarri, NASAren esanetan. Ilargiak kolore gorrixka izango du gure atmosferak iragazi egingo duelako eguzkitik heltzen zaion argia, kolore urdinak xurgatuz eta gorrixkak pasatzen utziz.

Bestetik, ‘superilargia’ terminoa erabiltzen da ilargia ohi baino handiagoa dela ematen duenean, Lurretik gertuago dagoelako.

Eta zergatik ‘otsoa’? Amerikar natiboek eta Erdi Aroko europarrek horrela deitzen zioten urtarrileko ilargi beteari.

Batzuek ‘superilargia’ naturaren hainbat hondamendirekin lotzen dute, hala nola lurrikarekin, tsunamiekin eta uholdeekin. Baina gezurtatu dago. “Ilargia mareekin erlazionatuta dagoela” adierazi du Barradok Fisika doktoreak.


Iturria: EITB.eus

Zulo beltzen kartografia

Zulo beltzen inguruko datu esanguratsuak plazaratu dituzte Nature eta Science aldizkarietan argitaratutako bi ikerketak. Batetik, zulo beltz txiki baten ingurua kartografiatu dute astronomoek, nolakoa den argitzeko. Bestetik, zulo beltzen biraketa-abiadura zelan kalkulatu aurkitu dute. 2018ko martxoan, J1820 izeneko zulo beltz txikia detektatu zuten lehenengo aldiz, ondotik pasatako izar baten materia irensten ari zenean. Egun gutxian, guztiz ezezaguna izatetik, zeruko X izpien iturririk distiratsuena izatera pasa zen zulo beltza.

Informazio iturria: Zientzia.eus

PERTSEO ETA MEDUSAREN BURUA

PERTSEO ETA MEDUSAREN BURUA Idazlea: Nathaniel Hawthorne Liburuaren izenburua: Pertseo eta Medusaren burua   Argitaletxea: elkar Lehen Argitaraldia: 2002, ekaina.   Argitaraldia: 2009, apirila. Moldatzailea: Txiliku  

Liburu honek Greziako mitologiako kondaira bat azaltzen du. Istorio honetako protagonistak Pertseo eta Danaek dira. Bazen errege baten alaba, Danaek izena zuena. Danaekek seme bat izan zuen eta Pertseo deitu zion. Pertseo oso txikia zela, gaiztagin batzuek kutxa batean sartu zituzten ama -semeak, eta itsasora bota.Itsasoan haizea zakar zebilen egun hartan,. eta, haizea zakar haren indarrarekin, itsasertzetik urrun joan zen kutxa eta itsasoko uhinen intxaur- azala  balitz bezala astindu zuten. Zer gertatuko zaie Danaek eta Pertrseori itsaso hartan? ongi egongo dira Pertseo eta Danaek?, zer gertatuko da gaiztaginekin?

Nire iritziz liburu hau oso interesgarria da, niri mitologia asko interesatzen zait eta orduan liburuak erakarri egin nau; liburua oso erraz irakurtzen da, oso l…

Nola funtzionatzen du mikrofonoak?

Uhinei buruzko berriak

Fisikan uhin grabitazionalak 2015-ean aurkitu ziren. Hauek, denbora espazioan sortutako perturbazioak, gehienetan gorputz masibo azeleratu batek sortutakoa, adibidez: eguzkia eta lurra, hau da lurra eguzkiaren inguruan biratzen du. Uhin honen existentzia , espazio-denboraren perturbazioan oinarrituta dago eta igarotzen duena argiaren abiadurara, uhin grabitazionalak Einsteinek aurretik esandako


Rendija bikoitzaren esperimentua:


https://www.youtube.com/watch?v=Y9ScxCemsPM

Uhinak eta musika instrumentuak

Hainbat instrumentuk uhin intentzitate eta maiztasun ezberdin bat dute eta guzti hori irudi onetan ikus dezakegu.
Egileak: Oier eta Unax

Arroka bat uhin asko egin al ditu.

Hemen ikusten den bezala arroka ura ukitzerakoan uhinak egin eta errebotatu egiten du.

Uhinak itsasoan

Arrokak itsasora  botatzean urak uhinak sortu eta zabladu egiten ditu. Uhin oriek uhin mekanikoak deritzo, hau da, soinu uhinak.
Egileak: Oier eta Unax

Irrati uhin kosmiko misteriotsuen ikerketak lehen fruituak eman nahi ditu

"Irrati-abiadura azkarrak" bilaketak, jatorria misteriotsu dagoen distira hibernetiko batzuk, fruta ematen hasten da: astronomoek asteazkenean iragarri dute dozena bat baino gehiago detektatu dituztela, errepikatzen dena barne.

FRB ("Fast radio Burst" ingelesez eratorritako laburdura) irrati-uhinen pultsu laburrak dira, energia asko dutenak, baina segundoko milaren batzuk irauten dituztenak.

2007an bere existentzia agerian utzi zuten astrofisistek intriga egin zuten. Fenomenoa esne bidea urrunetik dator eta milaka mila milioiko igorpena 10.000 urteetan Eguzkia bezala daukan energia. Baina iturri honen izaera ezezaguna izaten jarraitzen du.

Informazio-iturria: El Espectador https://www.elespectador.com/noticias/ciencia/investigacion-de-misteriosas-ondas-de-radio-cosmicas-busca-dar-sus-primeros-frutos-articulo-833117

                                                          Mairu eta Ane

Gertaera kosmiko baten argi eta grabitazio-uhinak ikusi dituzte aurrenekoz

Bi neutroi izarren arteko fusioa argi eta grabitazio-uhinen bidez ikusteko kapaz izan da nazioarteko talde bat. Unibertsoaren behaketan “aro berri baten hasierari” ateak zabaldu dizkiotela uste dute.

Saiakera abuztuaren 17an egin zuten. Bi neutroi izarren arteko fusioak utzitako arrastoak ikusi zituztela “uste dute”. Gertakizunari ‘kilonovas’ izena eman diote. Horren berri duela 30 urte izan zuten zientzialariek, baina ikusi ahal izan dituztela aurrenekoz baieztatu dute orain.

Horrela, gertakizun bereko grabitazio-uhinak eta argia (erradiazio elektromagnetikoa) aldi berean ikusi ahal izan dituzte mundu osoko astronomoek.

Aldi berean bi agerraldi egin dituzte gaur, aurkikuntzaren berri emateko (bat Europako Behatokiaren edo ESOren egoitza nagusian, Alemanian; bigarrena National Science Foundationek Washingtonen). Europako Espazio Agentziaren (ESA) hitzetan, “sekula ikusi gabeko fenomeno astronomiko baten behaketa iraultzailea da”.
Informazio-iturria: Eitb.eus https://www.eitb.eus/eu/albist…

Uhin zirkularrak

Musikaren nota bakoitzaren uhin maiztasuna

Azkueren 922 idazlan katalogatu eta digitalizatu ditu Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak Resurreccion Maria Azkuek 64 urtetan argitaraturiko 922 idazlanak katalogatu eta digitalizatu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Jakin Fundazioaren laguntzarekin.
Honek kultura ondo kortzerbatuko dela esan nahi du.Bere liburuak digitalean egongo direlako gordetabetiko hurrengo belaunaldi batentzat.
Hiada badaude web honetan ikusgai:
https://www.euskaltzaindia.eus/azkue-funtsa



"Gurpildun aulkia" dortokarentzat

Zientziaren zein gai edota alderdi ikusten dira berri honetan?




Tapper bikiak gerran (elkarren kontra)

Liburu onen egilea: Rodkey, Geoff Marrazkiak: Geoff Rodkey Liburuaren izenburua: Tapper Bikiak Itzultzailea: Danele Zarriugarte Argitaletxea: Elkar Argitaratzea: 2015

Resse Tapper 12 urteko mutiko bat da eta bere bikiarekin bizi da Claudia Tapper, 12 urtekoa ere. Biak gauza oso desberdinak dituzte gogoko eta gorroto horregatik hasiko da bi bikien gerra.
Resse bideojokoak gustatzen zaizkio, Claudiari, berriz, tontakeria galanta iruditzen zaizkio, gainera harreman txarra dute txikitatik.
Egun batean Claudia eta Resse haserre (betiko bezala) joango dira kafea hartzera kafetegi batera. Han Ressek kafea Claudiari jantzira bota eta zikindu egingo dio. Claudia gehiago haserretuko da eta han bertan bien arteko gerra ofiziala egingo du. Resse berdin emango dio eta bere bizitza normala jarraitzeko bideojokoetara jolastuko du.
Ressek beti metal mundura jolastuko du.Metal mundua nahi duzuna izan ahal zaren online jolas bat izango da. Eta Claudiak Resse fastidiatzeko jokoan sartuko da eta bere soldadu eta …

Mary Leakey

Mary Leakey Londresen jaio zen 1913ko otsailaren 6an, eta Nairobin hil 1996ko abenduaren 9an 83 urte zituela. 

11 urte zituela sortu zitzaion antropologiarako grina, Frantzia hegoaldeko Cro-Magnongo gizonaren haitzulo famatua bisitatu zuenean. Londresen antropologia eta geologia ikasi ondoren, harrizko tresna eta lanabesetan aditua bilakatu zen. Ingalaterran bertan hainbat indusketatan parte hartu eta 1931n kultura klaktoniarrari buruzko ikerlan bat gidatu zuen Essexen. Urte haietan hasi zen Louis Leakeyantropologoaren Afrikako espedizioetara joaten, eta 1936an harekin ezkondu zen.

Gripearen pandemiak 100 urte

Azken mendean ez da ezagutu 1918ko gripea pandemiaren parekorik. Elhuyarreko Ana Galarragak ekarri dizkigu gogora gertaera haren inguruko xehetasunak.

Iturri batzuen esanean, 1918ko gripe-pandemia inoizko hilgarriena izan zen. Erdi Aroko Izurri Beltzak baino pertsona gehiago hil zituela uste da, 50 eta 100 milioi pertsona artean, nahiz eta populazio osoa aintzat hartuta, Izurri Beltza hilgarriagoa izango zen. Gripearen pandemia mundu osoan zabaldu zen, eta geroztik ez da haren pareko pandemiarik izan. Ana Galarraga Elhuyarreko kideak gogoratu du 'Mezularia'n gertaera hori. 
Pandemia: Gripea baino gogorragoa.  Izurru beltzak: 1340 aldera Europa eta Asiak jasan zuen epidemia suntsitzaile gogorrenetarikoa izan zen. Informazio iturria: Zientzia.eus 


Durangoko liburu eta diskoen azoka

Durangoko liburu eta diskoen azoka

Durangoko liburu eta diskoen lehen azoka 1965-ean antolatu zen, Gerediaga elkartearen
eskuetatik. Gerediaga elkartea Durangaldeko historia eta ohiturak berreskuratu eta zaintzeko asmoz egin zen. Elkarte hau Franko garaian sortu zen lehen azokarekin batera.

Azoka honen asmoak, Euskal Herriko liburuak eta diskoak ezagutzera ematea ez ezik euskara mantentzeko asmoz ere egin zen.
Azoka hau ez da beti leku berean egon, ( Andra Mari elizpean, Merkatu plazan… ) egon da baina 2005-etik haurrera Landako Erakustazokan egin da.       



Informazio iturria: Gerediaga.eus Argazkia: Gerediaga.eus