Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2017

Nur eta Irlandarako bidaia

Izenburua: Nur eta Irlandarako bidaia Idazlea: Toti Martínez de Lezea          Ilustratzailea: Iván Landa Argitaletxea: Erein                                Argitalpen data: 2017ko maiatza










Egun batean Nur eta bere lagunak arratsaldea pasatzeko, denda magiko batera joatea adostuko dute. Denda oso bitxia izango da, han lan egiten duen emakume bezalakoa. Arratsaldea bertan emango dute, baina etxera itzultzeko ordua iritsi eta joan baino lehenago, ordea, Yan Yan andreak zerbait oparituko die. Nurri jadezko untxi bat egokituko zaio, baina ez da oso pozik geratuko eta Yan Yan andrea hortaz konturatuko da, alaitzeko jadezko untxitxo horrek zortea ematen duela esango dio, eta laguntza behar izanez gero, untxitxo horri deitzeko.

Etxera heldu eta betebeharrak egin ostean, gurasoei irakurtzera doala esango die. Ziztu bizian joango da bere logelara; bertan sartu bezain laster, bere liburu magikoa hartuko du eta bere Finn lagunaren herrixkara bidaiatuko du.
Bat-batean, herrixkan agertuko da, et…
RIDEL ETA ZUHAITZ HIZTUNAK
Liburuaren izena: Ridel eta zuhaitz hiztunak Idazlea:Ana Galán Marrazkiak:Pablo Pino   Argitaletxea:Aizkorri Urtea:2015/01/21
Calek alkateak gaztelutik atera duen objektu misteriotsua zer den asmatuko du: liburu bat da.  Eta liburu horrek  zuhaitz hiztunak arazo larri batean sartuko dituzteeta Ridelek, Calen lagunak,  laguntza eskatuko dio.Lainoen basoraino joan beharko dira euren herensugeekin batera. Lagunakheltzen direnean gizon bat ikusiko dute zuhaitzak mozten, baina ezin dute gizon hori identifikatu begietaraino tapatuta doalako. Nor izango da gizon hori? Zergatik ari da zuhaitzak mozten?
Nire iritziz liburu hau interesgarria da, abenturazkoa delako misterio apur batekin. Ez dago protagonista bakarra, ez da oso luzea eta abentura bakoitzean zerbait dago protagonistei hasierako lekura bueltatzen laguntzen dien pertsona misteriotsu bat. Niri asko gustatzen zait bilduma hau;  hiru liburu dauzkat eta hirurak politak dira.

Erregistratutako lehenengo eklipsea

Cambridgeko Unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du erregistratutako lehen eklipsea K.a. 1207ko urriaren 30-ean gertatu zela, Astronomy & Geophysics aldizkarian argitaratu dutenez. Bi iturri erabili dituzte ondorio horretara iristeko, batetik, Bibliako Itun Zaharrak, zehazki Josueren liburuak, aipatzen du Eguzkia eta Ilargia “geratu” egin zirela; bestetik, Ramses II.aren seme Merneptah faraoiaren erregealdiko grabatu batek Kanaango kanpainan fenomeno astronomiako bitxia gertatu zela jasotzen du. Ikerlarien ustez, ez zen erabateko eguzki eklipsea izan, eraztun eklipsea baizik, eta emandako data da ezaugarri horiekin bat datorren bakarra.
Informazio-iturria: argia.eus

INSPIRA manifestua. Neskei eta emakumeei zientziaren eta teknologiaren esparruak zabaltzen.

Guk ere bat egiten dugu Inspira manifestuarekin!

Mundu global eta askotarikoan bizi gara, berdintasuna arlo askotan lortu gabe dagoen batean. Arduratu eta kezkatzen gaituen bat generoaren eta teknologiaren arteko etena da. Frogatuta dago emakume gutxiagok aukeratzen dituztela lanbide teknologikoak, emakume gutxiagok egiten dutela lan mundu zientifiko eta teknikoan, garrantzi gutxiagoko postuetara heltzen direla emakumeak eta garrantzi eta maila bereko postuetan soldata baxuagoak jasotzen dituztela. Horiek guztiak ez dira gertatzen gustu eskasagoa, gaitasun apalagoa, bokazio urriagoa edo jarduera maila apalagoa dutelako. Gizarte, kultura eta hezkuntza faktoreek ahalduntzen, aitortzen eta sustatzen dituzte emakumeak gizonak baino maila txikiagoan. Hezkuntza eta gizartea eraikitzeko erabiltzen ditugun estereotipoek, sozializazio prozesuek, genero rolek, ezkutuko matxismoek sinestarazten digute emakumeak ez direla hain gai eta horiek eragiten dute emakumeek aintzatespen txikiagoa izatea giza…

Urruneko zulo beltza detektatu dute

Orain arte urrunenen aurkitutako zulo beltz baten berri eman dute Carnegie Institutuko astronomoek, Naturealdizkarian argitaratutako artikulu baten bidez. Azaldu dutenez Eguzkiak baino 800 milioi masa handiagoa duen quasar bat da, eta Unibertsoak 690 milioi urte zituenean sortu zen.

ULAS J1342+0928 deitu diote. Baieztatu dute urrunen detektatutako quasarra dela, eta gugandik argiarena baino 7,54 aldiz abiadura handiagoan urruntzen ari dela ere zehaztu dute.

Zientzia.eus 

Lur planeta 600 urtean suntsituko dugula aurreikusi du Stephen Hawkingek

Stephen Hawking fisikari ospetsuak aurreikusi du 600 urte barru gizakiak lurra suntsituko duela, hau suzko bola bat bihurtuz. Horregatik, bizitzeko toki berriak bilatzeko beharra azpimarratu du zientzialariak, eta 'auzo' gertukoenera, Alpha Centaurira, joatea proposatu du, hondamenditik ihes egiteko.   Bere ustez, Lur planeta hainbat kausengatik suntsituko da, hala nola populazioaren tamainagatik eta energi beharragatik. Proiektuak finantziazio pribatua beharko duela ohartarazi du fisikariak. Alpha Centaurira 20 urtean bidaltzea aurreikusten du proieku horrek, argiaren abiaduraren frakzio batera joanda.  "Sistema horrekin, ordubetean iritsi gaitezke Martera, zenbait egunetan Plutonera, Voyager pasatzea astebetean eta Alpha Centaurira 20 urtean", esan du. Gaur egun existitzen den espaziontzi bizkorrenak 30.000 urte beharko lituzke hara iristeko.



Nire bizitzako 6 abesti

<div style="width: 100%;"> <div style="position: relative; padding-bottom: 56.25%; padding-top: 0; height: 0;"> <iframe frameborder="0" width="1200" height="675" style="position: absolute; top: 0; left: 0; width: 100%; height: 100%;" src="https://www.genial.ly/View/Index/5a04714321cf3624786f242f" type="text/html" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" scrolling="yes" allownetworking="all"></iframe> </div> </div>

Materia iluna izan liteke Lurrera iristen diren pulsarren jatorria

Lurrera iristen diren gehiegizko positroien jatorria ez dago pulsarretan, eta, beraz, litekeena da jatorri exotikoagoa izatea, materia iluna, adibidez. Ondorio horretara iritsi dira Mexikoko HAWC gama-izpien behatokian egindako behaketa batzuekin.Azken urteetan, izpi kosmikoen hainbat detektagailutan neurtu da espero baino positroi gehiago iristen direla Lurrera. Eta hainbat ikerketa egin dute. (elektroien antipartikulak dira positroiak).



Informazio iturria:Zientzia.eus

Tximistek erreakzio nuklearrak eragiten dituztela baieztatu dute

Tximistek erreakzio nuklear atmosferikoak eragiten dituztela baieztatu dute. Eta erreakzio horietan isotopo erradioaktiboak sortzen dira. Teorikoki proposatuta zegoen tximistetan sortzen diren gamma-izpiek erreakzio nuklearrak eragin ditzaketela. Baina, teoria hori ezin izan da baieztatu. Iada, ikertzaile japoniar batzuek frogatu dute teoria zuzena dela. Otsailaren 6an Japonian izandako ekaitz batean, lau erradiazio-detektagailuren bidez neutroiak eta positroiak detektatu zituzten.



Iturria: zientzia.eus 

Quasarrak

Quasarrak unibertsoko astrorik distiratsuenak dira. Bi galaxien arteko talkatik sortzen dira.Horrela egiaztatu izan da Hubble teleskopioak jasotako irudiak aztertuta. Dirudienaz zulo beltz batek izar bat harrapatzean askatzen den energiak eragiten du hain distiratsua izatea.

Talka horrek askatutako energia hain da handia, quasarrak disdira handia hartzen duela, oso distantzia hurrunetatik ikus daitekelarik.




Iturria: https://www.muyinteresante.es/

Big Bang

1931. urtean, "atomo primarioa" edo "kosmikoaren arrautza" leherketaren ondorioz sortutako unibertsoaren ideia proposatu zuen. Fred Hoyle astronomo britainiarrak, arrazoi filosofikoengatik eta teoria dioenez unibertsoa ez da gauza estatikoa. Orain dela 15.000 eta 20.000 milioi urte artean, materia guztia puntu bakar batean zegoen elkartuta. Leherketa baten ondorioz, ordea, hedatzen hasi zen eta horrela jarraitzen du, oraindik ere fase horretan dago.





informazio iturria: wikipedia eta infogunea

Ikertzaile emakumeek gehiago hartzen dituzte kontuan sexua eta generoa medikuntzan

Medikuntza-ikerketatan gehiago hartzen dira kontuan generoa eta sexua, ikertzaileak emakumeak direnean. Ondorio horretara iritsi dira Nature Human Behaviour aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, milioi bat eta erdi medikuntza-ikerketa aztertuz.

Gaixotasun askok ez diete berdin eragiten gizonezkoei eta emakumezkoei, ezta tratamenduek ere. Sexua eta generoa faktore garrantzitsuak dira medikuntzan, baina, hala ere, ikertzaileen arabera, medikuntza-ikerketa gehienak arrekin egiten dira, bai animalietan, bai pertsonetan.
Informazio iturria: http://aldizkaria.elhuyar.eus


Grabitazio-uhinak bigarren aldiz detektatu dituzte LIGO behatokian
Otsailaren 11an lehenengoz grabitazio-uhinak detektatu zituzten eta orain berriz ere grabitazio-uhinak detektatu dira. Uhin hauek bi zulo beltzen eraginez sortzen dira. Zulo beltz hauek 8eta 14 eguzki-masa zuten. Ikerlariek ikusi dute zulo beltz hauek euren artean biraka dabiltzala eta batzuetan fusionatu egiten direla. Horrez gain ikusi dute zulo beltz hauek berrogeita hamabost bira egin ditzaketela segundo batean.
nondik atera dut: Zientzia.eus eta google


Gure kaiola

Eguzki-sisteman sartu den asteroide bat aurkitu dute

Astronomiaren historian lehenengo aldiz, eguzki-sisteman sartu den asteroide bat aurkitu dute. Orain arte gurean aurkitu izan diren beste kometa eta asteroideak eguzki-sisteman bertan sortutakoak ziren, baina Oumuamua asteroide berria kanpoan sortutakoa da; milioika urte eman omen ditu espazioan bidaiatzen eguzki-sisteman ezustean sartu aurretik.
Hawaiiko Pan-STARRS teleskopioak antzeman zuen pasa den urrian. Zerua zeharkatzen zuen argi txiki bat zen, baina distira oso aldakorra zuena. Ezohiko ezaugarri horrek erakusten du objektua oso luzexka dela. 400 metroko luzera du, eta 7,3 ordutik behin biratzen da bere ardatzaren inguruan(errotazio mugimendua).


Iturria: zientzia.eus eta argazkia elhuyar

Zebra muskuilua erasotzaile lanetan

Mundu-mailako espezie inbaditzaile arriskutsuenen artean sailkatzen da zebra-muskuilua. Ur geza nahiz gazikaratako animalia txiki horrek Errusian du jatorria baina azken urteotan Euskal Herriko erreka eta lakuetan ezarri du habitat berria.

Hau, arriskutsu suertatzearen arrazoi nagusia ugaltze-gaitasun azkarra da, bi alditan gauzatzen dena. URA agentziaren esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat puntutan aurki daiteke espeziea eta badirudi, gainera, zenbait ale autoktono desagerrarazteaz gain ur-hornidurarako hoditeriak buxatzen dituela.

Sortutako kalte ekonomiko zein ekologikoei aurre egiteko euskal administrazioak zenbait ekintza prestatu ditu. Abenduan ekingo zaio, esaterako, espezie inbaditzaileak Ibaizabal ibaiaren behe-ibilgua kolonizatzea saihesteko planari.




Infromazio iturria: euskalnatura.net

Lurraren antzeko planeta epel bat aurkitu dute

Nazioarteko zientzialari-talde batek Lurraren itxura duen planeta epel bat aurkitu du, eguzki-sistematik hamaika argi-urtera, Europako Behatoki Australak asteazken honetan jakinarazi duenez. Ross 128 b izena jarri diote, eta jarduerarik gabeko izar nano gorri bat da, orain arte aurkitutako gertukoena, oraindik ez dakizkite bizia hartzeko beharrezkoak diren ezaugarriak ote dituen, besteak beste, ur likidoa ote duen.

iturria:http: www.eitb.eus

Big Bang

Big Bang
1931. urtean, "atomo primarioa" edo "kosmikoaren arrautza" leherketaren ondorioz sortutako unibertsoaren ideia proposatu zuen. Fred Hoyle astronomo britainiarrak, arrazoi filosofikoengatik eta teoria dioenez  unibertsoa ez da gauza estatikoa. Orain dela 15.000 eta 20.000 milioi urte artean, materia guztia puntu bakar batean zegoen elkartuta. Leherketa baten ondorioz, ordea, hedatzen hasi zen eta horrela jarraitzen du, oraindik ere fase horretan dago.





300 metro zabalerako asteroideak Lurra jo dezake 2029an

Asteroidea lurretik hamalau milioi kilometrotara dago orain, baina, 2029an Lurraren kontra jotzeko arriskua dagoela adierazi du NASAk, baina “ziurrenik” 2036 arte atzeratuko dela esan dute.
Egun horretan izar baten antzerako distira izango luke eta argia Europa, Asia eta Afrikatik ikusi ahal izango litzateke.
Zein tokitan eroriko den zehaztu ez badute ere, Errusia  eroriko dela aipatu dute hainbatetan.











Informazio iturria: argia.eus