Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2016

Nur eta irlandar gnomoa

Izenburua:Nur eta irlandar gnomoa Autorea:Toti Martínez de Lezea Marrazkiak:Juan Luis Landa Argitaletxea:Erein
 Nur Larrabetzukoa da, bere aita eta amarekin bizi dira, beraiek hirurak bakarrik.Nur esnatzean margoak hartu eta marrazten hasiko da, bukatu ostean, bizikleta hartu eta bere amonarenera joango da. Bere amonaren zakarra botatzera irten da zakarrontzira eta bertan gnomo bat aurkituko du; bere izena Finn da. Amonarenean sartuko du, baina ez du esango. Bere aitonak uste du arratoiak daudela bere etxean eta etxe guztiantranpak jarriko ditu. Nur eta Finn lagun handiak egingo dira eta ia dena batera egingo dute, bere lagunekin eta gnomoarekin jolastera irtengo dira, besteak beste.
 Aitonari esango ahal dio ez dagoela arratoirik? Denei kontatuko die gnomo bat daukala? Zer pasatuko da Finnekin, batera geratuko al dira betirako?
Liburu honek, Nurrek zazpi urterekin edukitako esperientzia bat kontatzen du. Oso erraz ulertzen eta irakurtzen dira bilduma guztiko liburuak. Niri album honetako…

BALANTX

Izenburua: Balantx Egilea: Antton Kazabon Argitaletxea: Elkarlanean
Protagonista Joxe Mari deitzen da, baina Balantx deitzen diote eta 25 urte ditu. Denek uste dute askoz zaharragoa dela. Bera beti mozkorrarekin dabilen gizona da, ez du etxe dezenterik, familiarik ezta lagunik ere. Berak ardoa besterik ez du nahi. Herriko gazteek harriak botatzen dizkiote eta burla egiten diote.
Baina egun batean Odei izeneko mutila hurbilduko zaio eta berekin hizketan hasiko da. Joxe Marik pikutara bidaliko du, zeren eta ordu arte harriak botatzen eta burlaka ibilitakoa da,  beraz Joxe Marik modu txarrez bultza egingo dio bere albotik aldendu nahian. Odeik, lagundu nahi dio eta  azkenerako Joxe Marik  bere laguntza onartuko du.   Joxe Marik bere bizitza tristea kontatuko dio, bera oso gazte zela umezurtz geratu baitzen,  beraz, bere osabekin bizitzera joan behar izan zuen. Honek hamar urterekin kriadu bidali zuen, baina berak lau urte egin ostean, bere osabaren tailerrean lanean hasi eta asko ikasi zuen.

IJITOEN ALTXORRA

Izenburua: Ijitoen Altxorra Egilea: Aitor Arana        Argitaletxea: Ibaizabal  

Liburu honetako protagonista neska bat da, bera ijitoa da. Neska horren arbasoek altxor bat utzi zuten, eta bera oso azkarra denez, altxorra aurkitzen ahaleginduko da. Bere benetako lagunak eta berak biek elkarrekin lortuko dute altxor hori aurkitzea.
Gure protagonista Teresa izeneko neska bat da, aldaketa handiak bizitzen ari da bere familian, izan ere amona hil egin da eta triste samar dago. Gainera amonaren heriotzari buruz etxean ez dute asko hitz egiten. Bestetik,  ikastetxez aldatu da, eta Teresari ez zaio ikastetxe hau bestea beste gustatzen. Asko kostatu zaio bertan ijitoa dela esatea.
Horrez gain, gelako mutil batez maitemindu da, mutil horrek ordea ez dio kasuri…

Vampiria

Izenburua: Vampiria

Autorea: Aitor Arana

Lehenengo argitalpena:2010eko uztailean

Bigarren argitalpena: 2012ko irailean

Azala: Miguel Navia

Argitaletxea: Baporea Bilduma





      Liburua, eguneroko bat bezalakoa da, Selenek eta Mikelek, beraien bizitza kontatuko digute. Selenek, bere burua banpirotzat hartuko du, inork ez dio ulertuko, ondorioz, Europako Mendebaldeko ospitale psikiatriko batean sartuko dute. Jendeak zoratuta dagoela uste du, baina berak badaki benetako banpiroa dela eta bere bezala, beste hainbat daudela.

      Ospitale horretan, Mikel deituriko mutil misteriotsu bat ezagutuko du. Mutil horrekin gauza asko biziko baititu. Selenek, bere burua banpirotzat hartzen duenez, eguzkiarekin arazo larriak izango ditu. Gauez oso lasai ibiliko baita bere gauza misteriotsu eta arraroak egiten, baina eguzkia irteteko dagoenean, arazo larriak izango ditu. 
      Zer gertatuko da? Zergatik uste dute Selene zoratuta dagoela? Bukaeran nor den jakingo ote al du? Zer gertatuko da Mikel deituriko …

Nur eta irlandar gnomoa (Kritika)

Izenburua: Nur eta irlandar gnomoa

Egilea: Toti Martínez de Lezea

Ilustratzailea: Juan Luis Landa

Argitaletxea: Erein





Nur hamabi urteko neskatila bat da, Larrabetzun bizi dena. Goiz batean sentsazio arraro batekin itzartuko da. Bat-batean bere aitonak deituko dio. Bere aitonak esango dio beraien etxean irlandar gnomo bat dagoela zaborrontzia gordetzen den armairuan ezkutatuta. Nur bere aita eta amaren logelara joango da eta aitona eta amonaren etxera joan ahal den galdetuko die. Gurasoek oraindik oso goiz dela esango diote Nurri eta denbora bat pasatu ondoren baimena ematen diote Nurri amona eta aitonaren etxera joateko. Beraien etxera joatean aitonak sukaldera eramango du. Sukaldean, aitonak zakarrontziaren atea zabaldu eta neskatilari gnomo irlandar bat dagoela erakutsiko dio. Gizonak esan dio Nurri, ez dakiela zer egin. Zer gertatuko da gnomoarekin? Zer egiten du aitona-amonen etxean?




Nire ustez, liburu hau, adin guztietarako oso aproposa da. Izan ere, Nur eta gnomoaren arteko abentura…

MAITASUN SUA (KRITIKA)

Izenburua: Maitasun sua               Egilea: Aitor Arana        Ilustratzailea: Alberto Campos               Argitaletxea: Erein

      Ekain, mutiko homosexual bat da. Berak, mutilak ditu gustuko, bat zehazki, Jose Luis. Ekainek, lagun bat dauka, Montse, bere lagun minena. Ikasturtea bukatzen den eszenatoki baten kokatzen da.Eta Ekainek, historiako azterketa ez duenez gainditu, udako egun luzeetan, Gareseko historiari buruz idazlan bat egin behar du. Bere lagun minenak, Montsek, interneten ez begiratzeko esaten dio, izan ere, denek berbera egingo dutela pentsatzen du. Berak, kasu eginda, udaletxera joatea erabakiko du. Bertan, liburuen bila dabilela, sagu bat agertzen zaio eta apalategiari jota, bota egiten du. Sekulako iskanbila sortzen du. Lurrean, zulo bat egin du eta altxor bat topatuko dubertan. Altxorraren barruan, berak behar zuena dago, bertako historiari buruzko liburuak!! Zer gertatuko da? Liburuetan, XIV. mendean, bi homosexualen arteko istorio bat azalt…
Egilea: Antton Irusta

Izenburua: Munduari bira 18 ipuinetan

 Argitaletxea:Elkar

 Urtea: 2007



     Liburua, ipuin txikiz osatuta dago, izan ere, munduko leku bakoitzeko ipuin bat kontatzen da. Baina liburua ez dago ipuin txikiz soilik osatua, hemezortzi lurraldeko neska-mutilen bizitza… ezagutzeko aukera ere ematen du; nola deitzen den, non bizi den, zenbat neba-arreba dituen, nola deitzen diren, nolako bizimodua duten… esaten digute. Ipuina gehienbat lurralde gehiago ezagutzean oinarritzen da, izan ere, hemezortzi haur ezagutuko dira, hemezortzi ipuin berri ezagutuko dira eta hemezortzi leku berri ere ezagutuko dira.

     Nire iritziz, Daisukeko neskaren ipuina izan da politena. Marmokak zergatik diren bigunak da izenburua, nahiz eta gai nagusia ez den hori. Ipuinean, itsasoko erreginak gaixotasun bat harrapatuko du eta sendatzeko tximinoaren gibela beharko da, eta marmoka bat bidaliko du tximinoaren lurraldera. Marmokak gibela lortuko du? erregina sendatuko da?

    Liburu hau nire ir…

Liburuaren Kritika

LIBURUAREN IZENBURUA: Bihotz ausarta IDAZLEA:Juan Esteban Urkixo ARGITALETXEA:Zubia Editoriala, S. L. Hamalaugarren argitalpena:2007ko azaroan. Etxebarri (Bizkaia)

Urtzi mutiko arrunta da: lagunak ditu, klasean aspertzen da, neska batekin maiteminduta dago eta  anaia bat du, Oskar izenekoa. Baina arazoak Urtziren aitak errieta egin ondoren hasten dira, dena gainditzen ez badu ez dela kanpaldira joango esaten dionean; eta gainera bere lagun Edortak esaten dio Txispas, ikasgelako mutiko desatsegina, berak maite duen Oihaneren atzetik dabilela, zeren eta azken egunotan beraren atzetik dabil. Gauza da gainditu nahi duela, kanpaldian Oihaneri deklaratu nahi zaiolako, baina teknologia eta natur ia-ia suspendituak ditu. Aitak, gainera, esaten dio bere musika entzun nahi badu, dena gainditu behar duela. Lortuko al du Urtzik dena gainditzea? Lortuko al du Urtzik Oihaneri deklaratzea? Eta lortuko al du aitarekin harreman hobea izatea? Nire ustez, liburua oso erakargarria da, irakurtzean nire lagunek …

LIBURUAREN KRITIKA: FUTBOLARI BASATIAK, VANESSA AUSARTA

Izenburua: Futbolari Basatiak, Vanessa Ausarta
Autorea: Joachim Masannek Argiletxea: GERO-Euskal Liburuak
Itzulpena: Nuria Sebrango Elordi
Vanesa futbolaria da eta bere ametsa, gizonezko selekzio nazionalean jokatzea da. Berari ez zaio gustatzen futbolean neskekin jokatzea, mutilekin baizik. Bere familia, beste toki batera joan ondoren, bere beste amets bat lortuko du: Mutilen talde batean jokatzea! Futbolari Basatienean! Oso pozik dago, baina… taldeko mutilak ez daude ados neska bat beraien taldean egoteaz. Esango dute, neska bat denez mutilekin ezin duela talde berean jokatu, baina Vanessari berdin dio besteek berari buruz pentsatzen dutena.
 Nahiz eta, askotan baloia ez pasatu, partidu oso garrantzitsua jokatuko dute Futbolari Basatiek. Zer nolako urduritasuna! Penalti bat Futbolari Basatien alde! Nork botako ote du? Gola sartuko ote dute? Vanessak mutilekin harreman hobea edukiko du partidu horren ostean?
Liburu honek, futbolari buruz hitz egiten duenez niri asko gustatu zait. Nire ir…

Bizigarriak izan daitezkeen hiru planeta aurkitu dituzte Eguzkitik gertu

Lurretik 40 argi-urtera, eta izar nano eta ultrahotz baten inguruan, hiru exoplaneta berri aurkitu dituzte. Tamainan eta tenperaturan, gure planetaren antzekoak. Lurretik kanpo bizia bilatzen dutenentzat, Eguzki Sistematik kanpo inoiz aurkitu diren planetarik interesgarrienak lirateke.Izar ultrahotzak, alegia 2700 kelvin baino tenperatura efektibo baxuagoa dutenak, oso ohikoak dira Esne Bidean.
Chilen kokatuta dagoen TRAPPIST teleskopioaz ikusi dituzte planetok.

Izar ahul eta gorri baten arrastoa jarraitzen ari zirela, tarteka, eta modu erregular batean, izarraren seinaleak behera egiten zuela ikusi zuten.



Iturria: http://zientzia.eus/artikuluak/hiru-planeta-bizigarri-aurkitu-dituzte-gugandik-ge/