Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2016

Hondakin-plastikoak hidrogenoa ekoizten iturri

Esaten dute hidrogenoa izango dela etorkizuneko erregaia.
Hidrogenoa lortzeko mota guztietako prozesuak aztertzen ari dira mundu osoan. UPV/EHUko Ziantzia eta Teknologia Fakultateko Prozesu Katalitikok eta Hondakinen Balioztatzea (CPMW) ikerketa-taldeko Itsaso Barbarias ikertzailea plastiko-hondakinetatik hidrogenoa lortzeko prozesu bat ikertzen aritu da bere doktore-tesia. Lanaren emaitzak oso onak izan dira, ikusi baitute hidrogeno-kantitate handiak lortzen direla plastikotik.  


Iturria: Zientzikaiera (http://zientziakaiera.eus/2016/04/18/hondakin-plastikoak-hidrogenoa-ekoizteko-iturri/)
Paleolitoko zaldi baten eta ahuntz baten irudiak topatu dituzte Zestoako AstuigaƱa haitzuloanAntxieta Jakintza Taldeak aurkitu zituen artelanak, haitzuloaren pasabide estu batean, antza. Marra batzuk ere aurkitu dituzte, baina oraingoz ezin izan dute jakin zer irudikatzen duten. Denak grabaturiko marrazkiak dira, horman zuzenean harri batez grabaturikoak. EHUko Historiaurrearen Ikerketarako Taldeak aztertu ditu artelanok, eta duela 13.000-12.000 urtekoak direla adierazi dute. Alegia, Madeleine aldikoak, Goi Paleolitoko hirugarren eta azken kulturakoak. Madeleine aldia arte-sorkuntzan oso emankorra izan zen. Garai hartakoak dira Ekain, Altxerri eta Aitzbitarte V-ko irudiak ere, eta denek errealitatea modu naturalistan irudikatzeko ahalmena adierazten dute. Zientzia.eus

Tinto arroa, edo Marte Lurrean?

Huelvan (Espainia) itsasoratzen da Tinto ibaia. Izen bereko probintzia zeharkatzen du, eta bereziki ezaguna da, daraman ura gorrixka delako. Izan ere, Tintoren arroa meatze eremua da, burdin eta sufrezko konposatuez josia, eta horrek kolore gorrixka eta horixka ematen die bertako lur eta urei. Esaterako, jarosita minerala da konposatu horietako bat; Marten ere aurkitu dute mineral hori bera.






















Informazio iturria: zientziakaiera.eus

Plastikoa ere degradatu daiteke!

Japoniako ikertzaile batzuk plastikoa degradatzen duen bakterioa aurkitu dute. 
Orain arte ia degradaezintzat genuen material bat degradatzen duen bakterio bat identifikatu berri dute. Naturan plastikoak eragiten dituen kalteak konpontzeko garrantzitsua izan litekeen Ideonella sakaiensis bakterioa identifikatu dute.

Informazio-iturria: www.euskalnatura.net

YELLOW SUMARINE

Abesti honetan, Yellow Sumarineen nire bertsioa entzun ahal duzue. Abesti hau, bi instrumenturekin dago eginda. Hasierean, biolina dago eta ondoren, oboeak jarraitzen du. Abesti originala baino apur bat motelagoa da baina horrek ez du esan nahi zatarragoa denik.

Espero dut entzutea eta musikaz gozatzea.

Yellow Submarine

Hau nire Yellow Submarinen bertsioa da. Xilofonoarekin jota dago eta abiadura azkarragoa da. Bertsioa egiteko, Flat.io aplikazioa erabili dugu, musika idazteko aplikazio bat da. Abestia idatzi ondoren, soundcloud-era igo dugu eta orain hemen daukazue!


WhatsAppek bere erabiltzaileen elkarrizketa guztiak blindatuko di

WhatsAppek, mezuak unean-unean bidaltzeko eta jasotzeko milioika lagunek erabiltzen duten zerbitzuak (mila milioi erabiltzaile ditu nazioarteko mailan), erabiltzaile guztiei eta zerbitzu guztietan izango du, hemendik aurrera "muturretik muturrera" izeneko mezuak zifratzeko modua. Orain arte, erabiltzaile batetik beste batentzako testuko mezuak bakarrik zeuden zifratuta.

Teknologia honek bermatzen du bakarrik igorleak eta jasotzaileak irakurri ahal dutela elkarrizketa, eta ez beste inork, WhatsAppek berak ere ez. Hemendik aurrera, bada, taldeen elkarrizketetan, deietan eta partekatuta artxiboetan ere egongo da martxan.

Mezuek "giltzarrapo" moduko bat daramate, eta berori irekitzeko kodea ala giltza elkarrizketan parte hartzen dutenek izango dute; hala eman du jakitera enpresak, agiri batean.





Emakumeek gaixotasun autoimune gehiago izatearen azalpen bat eman dute

Bi X kromosoma izateak gaixotasun autoimmuneak izateko joera handitzen du. Emakumeen linfozitoetan X kromosometako bat ez dela guztiz isiltzen, eta horrek kasu batzuetan gaixotasun autoimmuneak sortu ditzake. Horrek azalduko luke zergatik aixotasun autoimmune batzuk diren hoikoagoak emakumeengan gizonezkoengan baino.














Informazio iturria: zientzia.eus

Geometria nonahi

Geometria gure inguruan, gure egunerokotasunean hainbat lekutan agertzen dela ohartu gara. Oporretan ikasleek inguruan izan dituzten geometriaren argazkiekin hormairudia egin dugu gelako zientzia txokoan. Elorrion, Italian, Urdaibain, koadroak, jatekoak, eraikinak......denetarik agertu da. Lan polita!


iPhone SE, txikiagoa eta merkeagoa

Apple erraldoi teknologikoak iPhone SE berria aurkeztu zuen atzo, iPhone 6 belaunaldiko telefono txikiena, baina potentzia handikoa eta merkeagoa.

“Lau hazbeteko munduko telefono ahaltsuena da”, adierazi zuen Greg Joswiak Appleko presidenteordeak Cupertinoko (AEB) egoitzan, Kalifornian.

Dispositiboak 2014an merkaturatutako iPhone 6 telefonoen funtzionalitate berdinak dituela goraipatu zuen Joswiakek. A9 prozesadorea eta 12 megapixeleko kamera bat du telefono berriak, baina merkeagoa da. 353,9 euroko kostua du modelo arruntenak. 



http://www.eitb.eus/eu/albisteak/teknologia/osoa/3932692/apple-konpainiak-iphone-se-eta-ipad-pro-aurkeztu-ditu/