Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: December, 2018

Gabonetako ikuskizuna

Gaur Gabonetako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dugu Arriolan. Antzezlan edota dantza bikainak ikusteko aukera izan dugu. Gure DBH 1eko beltxargak ere aintziran zehar ibili dira dantzan eta istripua ere izan dute! Eskerrak handik gertu anbulantzia egon den beraiei laguntzeko!

















Mendi Hiztuna

Egilea: Elisabetta Dami
Izenburua: Mendi Hiztuna
Argitaletxea: Destino
Argitalpen data: 2017ko apirilean
Ilustratzaileak: Massimo Asaro, Lucia Baletti, Alessandro Battan, Fabio Bono, Jacobo Brandi, Sergio Cabella, Barbara Di Muzio, Giorgio Di Vita, Marco Failla, Paolo Ferrante, Claudia Forcelloni, Danilo Loizedda, Giada Perissinotto, Manuela Razzi, Federica Salfo eta Luca Usai


          Tearen Klubeko neskak Colette, Paulina, Violet, Nicky eta Pamela dira. Teak beraiek bidalitako gutunean bizi berri izan duten abentura irakurriko du. Gutunean honela gertatu zela idatzita zegoen: Nayak, Nickyren antzinako umezainak, deitzen dionean, neskek bidaia luze bat egin beharko dute, Australiara. Ea bere ardiak astoratuta zergatik dauden jakiteko, zergatik dauden urduri eta galtzen duten ilea, artile mozketa handia baino lehen egin beharko dute. Hori jakiteko Tearen kluba Nepaburrara joan beharko da Aborigen batzuk ikustera eta eurek osatzeko botika emateko. Bidean jende berria (hobeto esanda Nayare…

Euskaraldiaren Jaia ospatu dute Durangon

Plateruena kafe antzokian Zea Mays eta Gora Etorri taldeen kontzertua ikusgai izan zen atzo, eta aurretik Euskaraldiko datuen balorazioa eskaini zuten antolatzaileek. 3.508 durangarrek parte hartu dute hizkuntza ohituretan aldaketa ematea helburu izan duen ekimenean.

Durangoko Euskaraldiko parte-hartzaileen artean, 2.721 izan dira ahobizi, eta 791 belarriprest.

https://youtu.be/s24cuf2TcBw

Hiesa: hilkorretik kronikora

HIESak 35 milioi pertsona hil ditu munduan gaixotasuna azaldu zenetik. Gaur egun 37 milioi pertsonek dute GIBa, HIESa eragiten duen birusa, munduan, iaz, 2 milioi lagun berri infektatu ziren.
Gaur egun terapiak daude gaixotasuna kontrolatzeko, eta herrialde garatuetan, hilkorra zen gaitza kronikoa bilakatu dute.
Medikuntzan urrats handiak eman dira baina hala ere urtero infekzio berriak daude. Gainera, GIBa eta HIESa estigmaz beteta daude oraindik, beraz lan asko egiteko dago gaixotasun honen inguruan.

Informazio iturria: zientzia.eus

Sophie Germain

Marie-Sophie Germain (1776ko apirilaren 1a - 1831ko ekainaren 27a) matematikari frantses bat izan zen, teoria zenbakia eta elastikotasunaren teoria ekarpen garrantzitsuak egin zituena. Lan garrantzitsuenetariko bat Sophie Germain-en zenbakien lehen zenbakiak (lehen zenbakiak zenbaki bikoitzean ere bikoiztuak diren zenbaki primitiboak dira) izan ziren. Matematikak, fisikoak eta filosofikoak, gurasoek eta gizarte sexistak aurkeztutako zailtasunak izan arren. Matematikari ospetsuen liburutik eskuratu zuen, hala nola Lagrange, Legendre eta Gauss.


Bere garaiko unibertsitate munduaren emakumerik baztertuagatik, ezin izan zuen karrera matematiko bat garatu edozein erakunde akademikoan, beraz, independentean lan egin zuen bere bizitzan zehar.

Eskularru beltzak

Egilea: Jason Osoro
Izenburua: Eskularru Beltzak
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2017ko azaroa
Ilustratzailea: Joseba Larratze “Josevisky”

Beire, bere institutuko famatuena da Kar eta Leterekin batera. Baina gurasoak ingeleseko kanpamentu batera bidaltzen dutenean dena aldatuko da. Han ikusezina bezalakoa da eta burla egingo diote. Egun batean, Baba izeneko mutil bitxi bat ezagutuko du eta boxeatzen erakusten dio. Ondoren, boxeoko borroka bat irabazi beharko du.

Uda bukatu eta institutura bueltatzerakoan, zerbait harrigarria gertatuko da, Baba euren eskolara

ikastera joan da! Baba konturatzen denean Beire ez dela udako neska bera, Lindari laguntzea

erabakitzen du klaseko ordezkaria izaten Beireren kontra, bere familia baita etxean hartu dutenak, harrera familia bezala.

Beire Babaren laguna izango da berriz edo gehiago banatuko dira ordezkariaren lehiaketaren kontuarekin?




Liburu hau asko gustatu zait. Izan ere erakusten dizun gauza nagusiena alferkeria alde batera utzita, entrenatuz…

Danak bat euskararekin

Enpresa munduan ere ospatu zuten Euskararen Eguna. Makina erreminten ekoizpenean erreferente den Danok bat taldeak ere beste horrenbeste izan nahi du euskararen erabilera lantegietan sustatzeko ahaleginean.


Euskararen Egunaren eta Euskaraldiaren harira, Danok bateko Euskara Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu aurten ere kooperatibako beharginentzat. Danok batek 2.000. urtean jarri zuen martxan Euskara Plana, enpresa barruan euskararen erabilera eta ezagutza bultzatu eta sustatzeko. Azken urteetan era askotariko ekintzak antolatu izan dituzte Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Informazio iturria: barren.eus

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

2018.urtean Bernard izarraren inguruan orbitatzen duen planeta bat aurkitu dute. Planeta hau Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da eta oso mundu hotz zein iluna da, 170ÂșC zero azpitik egitera iritsi daiteke, bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako eta hau, Bernard-etik nahiko gertu badago ere.

   Kataluniako Espazio Ikerketa Institutuko zientzialariak zuzendu du lana, baina beste hainbat behatoki eta zentro izan ditu laguntzaile.

   Aurkikuntza hau teleskopio bidez egin zuten eta adituak oso harro daude, Eguzki-sistematik at bizia hartzeko aukera handienak dituen planeta paitelako. Gainera, honako hau ere ondorioztatu dute: 233 egun behar ditu izarrari orbitatzeko eta izotzez osatuta dagoela uste da.


   Bernard izarra: 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko izar nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.
Informazio iturria: Eitb.eus

Eta Alizia Euskaraz Hitz Egiten Hasi Zen

2018ko azaroak 20




1865. urtean plazaratu zuen Lewis Carrolek "Aliziaren abenturak herrialde miresgarrian" liburua, eta klasiko bat da gaur egun, gehien itzuli den lanetako bat ere da. 153 urte ditu ipuinak, eta 50 urte pasatu dira lehen aldiz euskaraz plazaratu zenetik. Imanol Berriatua fraide frantziskotarrak liburuaren laburpen bat euskaratu zuen 1968an, "Alizia gauza miragarrien munduan" izenburuarekin, eta La "Gran Enciclopedia Vasca" argitaletxeak plazaratu zuen, Ipuinik ederrenak izeneko atalean. Haur zein helduek Alizia euskaraz irakurri zuten lehen aldia izan zen.













Informazio iturria: berria. info

Hizkuntza aniztasuna gehiago babesteko eskatu dio Euskaltzaindiak Espainiari

Hizkuntza aniztasunaren aldeko ahalegin handiagoa egiteko eta Eskualdeetako edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Karta izenpetu zuenean hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio Euskaltzaindiak Espainiako Gobernuari.

Linda Buck

Linda 1947 ko urtarrilaren 29 an jaio zen eta irakasle, biologo zein medikuntza lanetan aritzen den emakume Estatubatuar bat da.

   Oso ezaguna da usaimen sistemari buruz egin dituen lan guztiengatik eta oraindik ere, Bostoneko Harvard Unibertsitatean egiten du lan neurobiologia geroz eta gehiago aztertuz.

   Hainbat sari jaso ditu, baina guztietatik garrantzitsuena, 2004. urtean jaso zuen medikuntzako Nobel saria da. Hau irabaztearen arrazoia, usain errezeptoreak identifikatzeagatik eta usaimen sistemaren antolaketari buruzko ikerketa-lanengatik izan zen.

Hizkuntza-eskakizuna betetzen duten Osakidetzako langileak seikoztu egin dira

Azken 15 urteotan seikoiztu egin da lanposturako hizkuntza-eskakizuna betetzen duten Osakidetzako langileen kopurua. Orain dela 15 urte, langileen % 7,6k betetzen zuten hizkuntza-eskakizuna, eta egun, berriz, % 46,6 dira eskatzen zaiena betetzen dutenak, Osasun Sailak, Euskararen Eguna dela eta, jakitera eman duenez.

Erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntza-erregistroa 2017an abian jarri zutenetik, 240.000 lagunek euskara aukeratu dute Osakidetzarekin harremanak izateko. Bestalde, erabiltzaileek 6,5ko nota eman diote Osakidetzako langileek euskaraz ematen duten zerbitzuari.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 67/2003 Dekretuari esker, "euskararen erabilpenean aurrera egin dugu, pixkanaka, baina gelditu barik", esan du Jon Darpon Osasun sailburuak.


Informazio-iturria: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6035104/hizkuntzaeskakizuna-betetzen-duten-osakidetzako-langileak-seikoiztu-egin-dira/ 

Euskararen eguna

Euskaraldiarekin batera, euskararen eguna ospatu da Euskal Herri osoan, abenduak 3 egunean izango da, eta egun horretan hainbat ekintza egingo dira.
Euskal Herritik kanpo ere munduko hainbat herrialde garrantsitsuetan ere ekintza batzuk egingo dituzte.

Informazio iturriak:
Testua: eitb.eus
Irudia: Google

Katherine Johnson

Katherine Coleman Gobe Johnson Mendebaldeko Virginian, Amerikako Estatu Batuetan jaio zen 1918ko abuztuaren 26an. Oraindik bizirik dago eta 100 urte ditu. Psikologoa, espazio zienzialaria eta matematikari amerikarra da.

NASAn lan egin zuen programa espaziala eta aeronautika amerikarra garatzeko proiektuetan. Besteak beste, 1961tik 1963ra bitartean Mercury programan parte hartu zuen, 1969an Apolo 11k Ilargira heltzeko egin beharreko ibilbidea kalkulatu zuen eta 1970ean bere ekarpen garrantzitsua izan zen Apollo 13 matxuratua lurrera salbu itzuli ahal zedin.
2017an estrainatu zen "Hidden figures" filmak ("Ezkutuko talentuak") Katherine Johnson-en eta bere bi lankideren bizitza kontatzen du (Dorothy Vaughan eta Mary Jackson).
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=8dGFYE6r1Y0 


Informazio iturria: Wikipedia eta youtube

ZELULAK BIRPROGRAMATUZ, ZAHARTZEA MOTELDU DUTE SAGUETAN

Sagu helduetan zelulak birprogramatuz zahartzea moteltzea eta bizitza luzatzea lortu dute Kaliforniako Salk Institutuko ikertzaileek. Batez besteko bizialdia 18 astetik 24ra igo zen.

Lehenengo aldia da zelulak birprogramatuz animalia baten bizitza luzatzea lortzen dena. Aurreko saiakeretan, saguak berehala hiltzen ziren, edo tumoreak garatzen zituzten. Oraingoan, zelulak partzialki birprogramatu dituzte.

Lau faktore genetiko agertzen dira zeluletan. Faktore horiek 2 edo 3 astez agertuta, zelula helduak guztiz birprogramatzen dira, eta pluripotente bihurtzen dira.

Pluripotente: zelula ama bat da.






Informazio iturria: zientzia.eus