Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2018

Liburuaren laburpena

BOSTAK IHESI



Egilea: Endi Blyton
Izenburua: Bostak ihesi
Itzulpena: Alberto Uranga
Argitaletxea: Elkar
Argitarapen data: 2017
Argitaraldia: 10.argitaraldia



Julian, Dik eta Ana Gorkaren etxera joango dira oporrakpasatzera. Heldu eta egun batzuetara Gorkaren ama oso larri gaixotuko da eta Gorkaren aitak ospitalera eramango du; umeei ospitalean gelditu behar dela esango die, umeak sukaldariarekin utzita, Sitik andrearekin. Umeei eta Gorkak duen txakurrari ez zaie gustatzen Sitik andrearekin gelditu behar izana. Berarekin ez egoteko uharte betera joango dira. Han kobazulo batean ezkutatuko dira, baina kontrabandisten ezkutalekua aurkitzean bertatik joan nahi izatera behartuko dituzte. Bertan kontrabandistak daudela konturatuko dira. Gauero-gauero linterna batzuen argiak ikusiko dituzte, batzuetan itsasotik itzultzen edo kontinentera joaten eta beste batzuetan irla barruko basoetan. Bertan neska bat aurkituko dute uhartetik joan nahian.

Zer gertatuko zaie?

Nire iritzia
Niri liburua oso interesgar…

Gizajo baten egunkaria 4

Egilea: Jeff Kinney. Izenburua: Greg-en egunerokoa egun zakurrak Marrazkiak: Jeff kinney. Argitaratze data: 2008/4/1 Argitaletxea: Molino


Liburu hau Greg deituriko gazte baten egunerokoa da; 4. argitalpena da. Liburu honetan Greg gaztearen bizitza kontatzen da, eta liburu honetan zorte txarra landuko da. Lehenengotan Greg-Ek bere lagun Rowleirekin egon nahi du, eta Rowleiren gurasoak dauden klub batera joango dira. Bertan oso ondo pasatu dute eta azkenean diru guztia xahutu ostean diru gehiago lortzeko laguntza behar dute. Dirua lortu ezinik daudenean haserretu egiten dira eta Greg bere amarekin Igerilekura joango dira. Baita ere Igerilekuan laguntza eskainiko du; horrez gain, ume batek Igerileku ertz batean botaka egin eta Greg ek garbitu behar izango du. Zerbait gehiago pasatuko da? Zorte ona noizbait edukiko al du?
Nire iritzia:
Niri liburu hau oso polita iruditu zait, bertan barre asko egin eta misterioa erakartzen dizulako. Gainera, liburu honek edizio asko izanda gehiago irakurtzeko go…

Munduaren azken muturreko Faroa

Egilea: Julio Verne
Izenburua: Munduaren azken muturreko faroa.
Ilustratzailea: Carlos Zabala
Itzultzailea: David Urbistondo
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 1981





LABURPENA: Itsasontzi asko euren bukaerara heldu dira Amerikako hego-mendebaldeko Estados uharteko harkaitzen kontra; horregatik, Santa-Fe guda-ontzia, uhartean eraikitako faroaren inauguraziora joango da eta hiru dorre-zainen lana, hau da, Felipe gazteena, Moriz eta Vazquez zaharrena, hazi egingo da. Santa-Fe joan eta gero, dorrezainek euren lana hazi zuten. Hortik hiru hilabetera Santa-Fe itzuli egingo da eta. Uharte horretan, dorrezainak ez dira bakarrik egongo, pirata lapur eta gaizkile talde bat ere egongo da, eta horrek arazoak ekarriko dizkie gure lagunei. Egun normal batean, piratek dorreari erasotuko diote eta bi dorrezain hilko dituzte, Felipe eta Moriz. Vazquezek, erasotik alde egiten lortuko du eta kobazulo txiki baten ezkutatuko da. Dorreak argirik emango ez duenez, Maule izeneko itsasontzi ingelesa, uharteko hait…

Nur eta oihan misteriotsua

Nur eta oihan misteriotsua




Izenburua: Nur eta oihan misteriotsua Idazlea: Toti Martinez de Lezea Argitaletxea: Erein Irudiak:Juan Luis Landa Data: :2009/04/22
Nur oso pozik dago bere amonaren etxera doalako asteburu bat pasatzera. Bere gurasoak urtero bezala beraiek bakarrik joango dira eta Nur bere osaba Aritzekin eta bere lagunarekin, Patxirekin, oihanera joango da lehenengo gaua pasatzera. Bere amonaren etxera heltzean jaten ari dela bere amonak esaten dio arratsaldean lagun batzuk datozela eta umeak dakartzatela, orduan pentsatzen du ez dela berdina izango. Gaua heldu da eta Nurrek eta bere lagunek ez dute logurarik, orduan Aritzek zeozer kontatzea nahiko dute. Kontatu zuen eta laster ohera joan ziren orduan lo zeudela Nur itzartu egiten da eta kalera joaten da aire freskoahartzera. Halako batean festa bat egiten dabiltzala entzuten du eta animaliak direla konturatzen da. Gaua amaitzean ez du jakingo bere lagunei kontatu ala ez, beraz, kontatu egingo du eta Aritz esandakoa bezala eta …

Nur eta irlandako bidaia

Idazlea: Toti Martínez de Lezea Izenburua: Nur eta irlandako bidaia Argitarapen data:2017-05-31 Ilustrazioa: Ivan Landa Argitaratzailea: Erein Itzultzailea: Arratibel Garmendia, Miren
LIBURUAREN LABURPENA Egun batean, Nur, lagunekin geratuko da.
Denda baten sartu eta hango neskak figuratxo
bat hartzeko esango dio. Nurrek, dendako untxi
txiki bat hartu eta zorte ona ematen duela esango dio
dendariak. Nurrek bere liburua dauka, hitz batzuk esan
etabaso bateko herrian agertuko da; bere lagunaren,
Finen, herrian. Fin aurkitutakoan oso pozik jarriko da,
eta hitz egin ondoren, Nur etxera itzuli behar da.
Etxera itzultzean, goiza da. Hurrengo egunean,
Nur lagun baten etxera joan da filma bat ikustera.
Eta bere lagunari, filmako lekua ezagutzen duela esan dio.
Lagunek ez dute sinesten, eta Nurrek egia dela erakutsiko die.
Lurrean jesarri eta hitz arraroak esatean …

Zer gertatuko da? Hor agertuko dira?

HILDAKO BIZIDUNEN ITSAS BIDAIA

Historia onetan lagun talde baten historiak agertzen dira hain zuzen ere za koadrilarenak.

Bertan zonbi inbasio bat dago eta lagunak beraien etxeetan daude baina egun batean, kide baten amari zergatik pasatzen ziren hain beste autobus galdetu zioten eta amak itsasontzi batera isla batera eramaten zituztela asaldu zien.




Koadrilak joatea askatu zioten eta berak irtenbiderik gabe baietz ezan zuen.

Autobusean joan ziren eta portura heldu zirenean itsasontzi zahar eta erdi apurtuta eta bakarrik joan behar ziren islaraino sekulako zonbi pilarekin, egun batzuetara zulo bat zabaltzen da itsasontzian eta laster ondoratuko dira.




Islan beraien falta sumatzen hasi ziren eta Einstein doktorea itsasontziaren bila joan zen, denak salbatzea lortuko ahal du?Ondoratuko ahal dira?Zonbiak soroak bezala ozka egiten haziko dira?Zalantzak argitzeko irakur ezazu liburua.



Nur eta irlandar gnomoa

Egilea: Toti Martínez de Lezea Izenburua: Nur eta irlandar gnomoa Argitaletxea: Erein Ilustratzailea: Juan Luis Landa Argitalpen data: 2013ko otsailean
LABURPENA:
   Nur ohetik altxatu eta egun berezi bat izango dela susmatzen du:

   Goizean goiz telefonoak jo eta amamak etxeko zaborretan gnomo bat agertu denaren berri emango dio. Edonola gnomoa ikusteko esperantzarekin, bertara joango da, baina ez da bere nahia beteko. Egun batzuk geroago, Nur eta bere lagunak Irlandar gnomoarekin (Finnekin) hizketan ibili eta lagun minak egingo dira. Hemendik aurrera denetarik egin dute berarekin: urtebetetze festak prestatu, txikiak bihurtu eta bere zaborrontziko etxera sartu, bizikletan ibiltzera joan...

   Abentura hauek guztiak pasatu eta gero, Finnek etxera bueltatu behar duela esango dio Nurri. ZER GERTATUKO OTE DA?

IRITZIA:

Alde batetik, oso liburu polita iruditu zait bere barneko abenturak eta gertakariak direla eta. Bestalde, irakurtzeko erraza eta gehiago irakurtzera bultzatzen zaituen liburu bat d…

Hipatia de alejandria

K.o 355 edo 357 urtean jaio zen eta K.o 415 inguruko urteetan hil zen, zehatzago,  kristauak indarra hartu zutenean bera hil zuten, bera izan zen lehenengo emakue matematikaria, horrez gain, hainbat asmakuntza  garrantzitu egin zituen beraren garaian, horietako batzuk izan ziren: objektuen desberdinen dentsitatea kalkulatzeko objektua (jakiteko handiagoa edo txikiagoa erabiltzen zen) , ( Boteila bat neurtzen zuela uraren bolumena eta soka batez lotzen zuen objektu bat mekanismo batekin eta objektua uretan sartuz kalkulatzen zen dentsitatea) baita ere astrolabia, astroen posizioa kalkulatzeko balio zuen objektu bat, hobetu zuen, horrez gain, Hipatia irakaslea izan zen.

Jaio aurretik CRISPR erabilita, gaixotasun genetiko bat garatzea eragotzi dute saguetan

Gizakietan jaio aurretik geneak editatzea debekatuta badago, izan ere, saguekin saiakera ugari egin dute zientzialariak, CRISPR teknika erabilita, (ADN moztu ahal izateko, ADN-a mozteko eta ADN gehitzeko teknika bat da. Jennifer Doudna eta Emmanuelle Charpentier sortu dutena ) hainbat gaixotasun genetiko sortu diete saguei eta horren ondorioz debekatu dute, baina zientzialariek esan dute saiatuko direla CRISPR teknika eraldatzea gaixotasunik ez edukitzeko.












Informazio iturria: Zientzia.eus

Ezekiel Nora Ezean

Ezekiel nora ezean Osoro, J.: ​Ezekiel nora ezean​, Elkar, 2012 15 urteko Ezekiel, bere ama eta arrebarekin bizi den gazte bat da; bere lagunik onenak, Ola, Leon e

107 kiwi

IZENBURUA: 107 kiwi
ARGITALETXEA:Elkar ARGITARAPEN DATA: 2015 NON ARGITARATU DEN: Donostian IDAZLEA: Unai Elorriaga ILUSTRATZAILEA: Belatz
LABURPENA

Aroaren aita Pelix alai eta maitagarria da,
baina xelebre samarra ere edo, hobeto esanda,
desastre bat eta alabak ibili behar dira beti aitak
egindako okerrak zuzentzen. Halako batean
desagertu egingo da Pelix, txirrindulari-tropel
baten atzetik; Aroa, Txoribel belearekin, haren bila
joango dira, eta batzuetan gauza bitxiak ikusiko ditu
bidaian txoribelerekin, bat- batean herri batean agertuko
da eta han esklabo hutsa izango da: Arropak josi, platerak garbitu…
eta horrelako gauzak. Gero zer gertatuko da?

IRITZIA
Niri liburua asko gustatu zait, dibertigarria, misteriotsua
eta apur bat fantasiazkoa delako. Liburu  hau irakurtzea

Lauron Seinalea

Liburu honen egilea: Sir Arthur Conan Doyle                               Marrazkiak: Jose Mari                                                          Argitaletxea: Elkar     Argitaratzea: 1997 uztaila                                                                                  



Sherlock Holmes eta bere laguntzailea, Watson Dr., beste kasu bat ebaztera doaz, oraingo honetan, Agrako altxorraren bila joango dira. Mari Morstan izeneko andra baten kasua dute oinarritzat, kasuan gertatzen dena, urtero Mariri perla bat erregalatuko diotela da. Sherlock Holmesek pentsatuko duena da bitxi horiek altxorretik datozela, horregatik joango dira bera eta Watson Agrako altxorraren bila Lauron Seinalearen arrastoak jarraituta. Milaka abentura gertatuko dira.

BALIOESPENA: Nire ustez liburu hau oso entretenigarria da, intriga dagoelako bertan- Gainera Sherlock Holmes eta Watson Dr. detektibe ospetsuak agertzen dira, eta asko gustatzen zaizkit. Horrez gain, abentura pila dago gozatzeko liburu honetan…

Judy Moody oso umore txarrez dago, oso-oso umore txarrez

Izenburua: Judy Moody oso umore txarrez dago, oso-oso umore txarrez
Egilea: Megan Mc Donald
Argitaletxea: GERO Euskal liburuak
Ilustratzailea: Lurdes Auzemendi eta Koldobiguri
Irudiak: Peter H. Reynolds
Argitalpen data: 2006 an
      Judy Moody, ikastolako lehenengo egunera oso umore txarrez doa, ez du ezer egiteko gogorik. Goiz altxatzeak eragin dio umore txarraren zati bat. Ikastolara joaten denean bere lagunak agurtzen ditu, batez ere Roky, bere lagunik onena. Baina Judyri oraindik ez zaio umore txar hori kendu, haserre dago oraindik. Maisua heltzean, collage bat egin behar dutela esango die, eta hori egiteko hiru aste edukiko dutela. Judyk hori entzuterakoan asko poztu eta, noski, umore txarra kenduko zaio. 

Vampiria

Egilea:Aitor Arana Izenburua:Vampiria Argitaletxea: Ikasmiña Edizio urtea: 2010


Europako mendebaldean dago, Selene(protagonista). Nonbaiteko psikiatriko batean kokatuta dago, izan ere banpiro bat da. Selenak ez daki ezer, nor den, nongoa, zer lanbide daukan, baina argi dauka banpiro bat dela. Selenek hainbat arrazoi balio ezinak ditu adibidez, psikiatrikoan dagoen egun guztietan euria egin du eta ez du eguzkirik ikusi, bere iritziz ispiluan islatzen denean ez zaio ikusten… Pertsonaiak badaki eguzkiak indartsu joten duenean gauza pentsa ezin bat gertatuko dela uste du. Selenek Mikel medikuarekin hitz egingo du soilik, baina berak ez dakiena Mikel banpiro bat dela da eta berak soilik ikusi ahal duela. Egunak pasatzen joaten dira eta eguzkia agertu gabe jarraitzen du. Valat banpiro talde baten nagusia da eta Selene beraiekin elkartzea nahi dute eta horretarako Selene bahitzea behar dute.





Niri liburu hau ikusgarri gustatu zait misterioa eta abentura erakusten duen liburu bat delako, horrez …