Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2015

HOMEY

HOMEY
Homeya zure inguruko gauza elektroniko guztiak manejatzen dituen arrautza bat da. Wifi sare, bluetooth ... dituzten gauzekin konekta al dezakezu. Hura mugikor baten bitartez kontrola dezakezu eta baita ahotsaren bitartez. Honekin etxeko argia piztu soinu estereoak entzungailetan jarri ...egin dezakezu soinu energiarekin .  Hura martxan jarrita eta merkatuan egon frigorifiko inteligente bat baduzu, bertan falta zaizkizun produktuen zerren de egingo dizu.
Hura LED argiekin pizten da agindu bat ematean, bertarako behar duzun aplikazioa Androiden eta iOS en erabilgarri aurki ditzakegu. Asmakizun hau hasieran Herbeheretako unibertsitate baten egiten haritu zuten, Kickstarte laguntza eskatu zioten arte. Eta  bertan erreproduzitzen hari da.
Produktu honek 229euro balio du.


ESTEKAKhttp://www.tecnoxplora.com/gadgets/huevo-que-apaga-luz-irte-cama-lee-tus-mails-cuando-despiertas_2015040800063.html
https://www.youtube.com/watch?v=LlnHl-wdEmE

Solifikzua

Oraingo honetan esperimentu oni esker ikus desakegu Niutorek esan zuena ez dela guztiz egia, hau da, ez daudela hiru egoera mota bakarrik. Beste mota bat ere badago. Solifikzua izenekoa egoera likidoa eta solidua duelako.

Argaldu ala hil

Argaldu ala hil
ZoologiaEkologia Hegazti batzuk, heriotzari ihes egiteko, argaldu egiten dira. Hala, arinagoak izanik, azkarrago egiten dute hegan, eta harrapariak ezin ditu ehizatu. "Masaren araberako harraparitza" deitzen diote estrategia horri, eta, orain arte, hipotesi bat baino ez zen, ikertzaile askok susmatzen baitzuten txori batzuek erabiltzen zutela estrategia hori, baina ez zuten frogatzerik lortzen. Azkenean, Bartzelonako SarriĆ  auzoko ornitologo batzuek erakutsi dute baietz, txori batzuentzat bikini-operazioa hil ala biziko kontua dela. Hain zuzen, auzo horretan tarin-kolonia bat bizi da. Eta beste tarin batzuk ere ibiltzen dira handik joan-etorrian. Pasadizoko tarinak dira. Ornitologoek batzuk eta besteak harrapatu, eraztuna jarri, pisatu eta askatu dituzte, sasoi desberdinetan. Eta ikusi dute auzoko txoriek pisuaren %10 galdu zutela, noiz eta gabirai bat bertan bizitzen izan zen tartean. Tarte horretan, gabiraiak egunero ehizatzen zituen tarinak, eta beti ziren…

PARISEKO ZIENTZIA MUSEOAN

Argia, beroa, lana... kasu guztietan energiaz hitz egiten ari gara. Formaz aldatu arren kontserbatu egiten da. Erabil ahal izateko eraldatu beharra daukagu: petroleoaren energia kimikoak beroa edo energia mekanikoa sortzen du; ur-jauziaren energia zinetikoa elektrizitatea eta argian eraldatzen da...
Industria Iraultzaren motorea izan da energia, eta gizakiak beti, oraindik ere, izan dugu energia iturri egokiak aurkitzeko ardura.






Gaur egun munduko herrialde guztiak energia kontsumitzaileak dira. Baina ez da energia kantitate berdina kontsumitzen Europan edota Afrikan.











Etorkizuneko erronka izango da energiaren beharrak sortzen dituen arazoei irtenbidea ematea.
Nola aurre egin?. Zein da erabilera egokiena?.
Parisen, Zientzia museoan energiaren inguruan ikusi genuen esposaketan, honen guztiaren inguruan pista txikiak ematen zituzten. Gogoratzen al dituzue?






Hesteetako bakterioak serotonina sortzen laguntzen dute

Hesteetako bakterioek serotonina ekoizten laguntzen dutela ondorioztatu dute Caltech Kaliforniako Teknologia Institutuko ikertzaile batzuek. Saguetan ikusi dute nola bakterio jakin batzuek hesteetako zelulek serotonina gehiago ekoiztea eragiten duten. Cellen argitaratu dute lana. Gero eta ikerketa gehiago argi uzten ari da elkarreragin handia dagoela hesteetako bakterioen eta gure gorputzaren artean. Caltecheko ikertzaile-talde bat aztertzen ari da nola komunikatzen diren bakterioak gure nerbio-sistemarekin, eta jakin nahi izan dute ea hesteetako ohiko bakterioek nolabait eragiten ote duten ostalariaren neurotransmisoreetan. Zehazki, serotoninarekin zer gertatzen den ikertu dute. Hainbat funtzio garrantzitsu ditu serotonina neurotransmisoreak, eta gorputzeko serotoninaren % 90 hesteetan sortzen da.

Apple konpainiaren erloju adimenduna, apirilaren 24an salgai

Besteak beste, telefono-deiak jaso eta egiteko, posta elektronikoa kontsultatzeko, mezuak irakurtzeko eta bezeroaren fisikoa zaintzeko aukera ematen du eskumuturreko erloju adimendunak.
Apple konpainiaren eskumuturreko erloju adimenduna apirilaren 24an jarriko dute salgai. Hala ere, aldez aurretik eskaerak egiteko aukera izango dute bezeroek apirilaren 10etik aurrera, Tim Cook erraldoi teknologikoaren kontseilari delegatuak iragarri duenez. Hasiera batean, erlojua herrialde zehatz batzuetan bakarrik egongo da salgai, besteak beste, hauetan: AEB, Australia, Kanada, Txina, Frantzia, Alemania, Japonia eta Erresuma Batua. Bertsiorik arruntena 349 dolarrean (321 euro) salduko dute, eta urrezko edizio mugatua 10.000 dolarrean (9.217 euro). Azkena erraldoi teknologikoaren denda batzuetan soilik egongo da salgai. Besteak beste, telefono-deiak jaso eta egiteko, posta elektronikoa kontsultatzeko, mezuak irakurtzeko eta bezeroaren fisikoa zaintzeko aukera ematen du erloju adimendunak. Bezeroei “den…