Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2016
ZUBIAK ERAIKITZEN


DBH1en egiturak lantzen aritu gara hiruhileko honetan. Gure erronka, kilo bat aguantatzen duen zubia egitea zen. Kilo bat.... eta askoz gehiago aguantatu du zubiak. Hona hemen honen adibidea.


Giza ehun artifizialak egiteko euskarri hobeak nola egin proposatu dute

Giza ehun artifizialetan oxigenoa eta elikagaiak hobeto garraiatzeko estrategia berri bat proposatu dute EHUko eta Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaileek. Ehunak egiteko euskarrien egituran dago gakoa. Organo eta ehun artifizialak egiteko nanoaldamioak erabiltzen dira zelulak hazteko euskarri gisa. Eta erronka handienetako bat da zelulek funtzionatzeko behar duten oxigenoa eta elikagaiak ongi garraiatzea aldamio horretan zehar. “Aldamioak ehun hondatua ordeztu behar den lekuan jartzen dira; adibidez, pazienteak hezur zati bat galdu badu, hezurraren propietateak imitatzen dituen aldamio batekin betetzen da zuloa. Aldamio horietan, zelulak modu naturalean hazten dira, hazkuntza faktoreek lagunduta batzuetan. Arazoa da, ordea, ehunetako zelula-kopurua izugarria dela (ehun gramoko 1.000 milioi zelula gutxi-gorabehera), eta “zelula guztiek arnasa hartu eta elikatu egin behar dute. Bestela, hil egiten dira, eta ez da ehun berririk sortzen". Bada, Axpek eta kideek ondorioztatu dute oxi…

Jirafaren lepo luzearen eboluzioa ikertzen

Jirafek lepo luzea edukitzeko arrazoia, zientzialarientzat misterio bat izan da beti. Zientzialariek pentsatzetu izan dute zuhaitzetako ostoetara heltzeko zutela ain lepo luzea edo eta borroka egiteko.

Lepaornoen fosilen azterketa berri bat egin dute eta konturatu dira lepaornoa lehen eta behin bururantz hasi  zitzaiela eta milioi urte gutxi batzuen ostean bustanerantz. Okapiak jirafen familiakoak dira bahina lepoa txikia daukate, beraien eboluzioa kontrakoa izan zen, lepaornoak txikitzen joan zitzaizkien.


TXERNOBYL INGURUAN ANIMALIA BASATIAK UGARITZEN ARI DIRA

Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendia gertatu zenetik ia 30 urte bete direnean, erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaztun handiak ugaritzen ari direla frogatu du epe luzeko ikerketa batek. Are gehiago: espezieetako batzuk hondamendiaren aurretik baino ugariagoak dira gaur egun.

Paperezko hegazkinak

Arthur Sacek-ek lego piezekin tresna desberdinak egiten ditu eta oraingo honetan paperezko hegazkina egiten duen tresna osatu du. Arrow Electronics eta Elevation Digital Media enpresekin egin du lan. Ikusgarria!




iturria: www.xataka.com/

Grabitazio uhina detektatu dituzte LIGO behatokian.

LIGO behatokian grabitazio-uhinak detektatu dituztela iragarri dute bertako ikertzaileek. Einsteinek duela 100 urte iragarritako espazio-denboraren kurbadurak zuzenean behatzen diren lehen aldia da. Hilabeteak behar izan dituzte benetan grabitazio uhinak zirela jakiteko.Izan ere, grabitazio-uhinek euren jatorriari buruzko informazioa dakarte.Grabitazio uhinak entzun ditzakete LIGOko zientzialariek.
Entzun duten hori, bi zulo beltzen elkartzearen azken unean igorritako grabitazio-uhinak direla ondorioztatu dute. Einsteinen erlatibitate orokorraren arabera, inguruan dauden bi zulo beltzek energia galduko lukete grabitazio-uhin moduan. Ondorioz, bi zulo beltzak elkarrengan hurbilduko lirateke, eta azkenean elkartu eta zulo beltz handiago bat osatuko lukete. Prozesu horretan, masaren zati bat energia bihurtuko litzateke, Einsteinen formula ospetsuak dioen bezala, eta energia hori grabitazio-uhin moduan askatuko litzateke. Bada, horixe da LIGOk detektatu duena.
Joan den irailaren 14ean detek…

HEGALDIAK

Hegazkinek  gas asko isurtzen dituzte (CO2-a). Eta gas horiek, berotegi efektuan eragina dute, haizearen korrienteak handituz.

Horregatik, hegaldiek gutxi gora behera ordu bat gehiago tardatzen dute. Horregatik, gasolinaren gastua handitzen da, eta beraz hegaldiak gareztiagoak izango dira.

Eta adibide gisa, Londresetik New York-erako hegaldia daukagu:  

New York-etik Londresera edo Londresetik New York-era joatean, denbora ezberdina tardatzen da.




Informazio iturria: http://www.elmundo.es/ciencia/2016/02/10/56b9f05d268e3efa0f8b46cb.html

Gominolen estatistika

Estatistika aztertzen ari gara eta....gominolen poltsei tokatu zaie oraingo honetan. Koloretako gominolen maiztasuna grafikoetan adierazi dituzte ikasleek. Begiratu zer nolako grafikoak atera diren.