Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2015

Interfaze likidoan oinarritutako 3D inprimagailuen iraultza

Bideoa

Denbora gutxian, 3D inprimagailuek arrakasta handia lortu dute. Abantaila ukaezinak dituzten arren, ordea, mugak ere badituzte, bereziki, denbora. Izan ere, ekoizpena nahiko motela izaten da. Muga hori gainditzeko, interfaze likidoan oinarritutako 3D inprimagailu bat garatu dute Silicon Valley eta Ipar Carolinako Unibertsitako ikertzaileek. Science aldizkarian argitaratu dute haien ikerketa. Azaldu dutenez, haien metodoaren bidez, minututan lortzen da ekoiztea diseinu bat, orduak itxaron behar izan gabe. Horretarako gakoa “eremu hila” dela argitu dute. Oxigenoa duen eremu hori jatorrizko material likidoaren eta inprimatzen ari den alderdi solidoaren artean dago; hor materiala ezin da solido bihurtu, eta, aldi berean, solidotzen hasten den puntua elikatzen du, etenik gabe. Hala, objektua etengabe eratzen da. Iturria: Zientzia.eus

Eguzkian ere hozten duen materiala sortu dute.

Eguzkipean ere hozten duen materiala sortu duteAZA_AZAROA_LABURDURA 29 Posted by  Beroa kanporatzeaz gain eguzkiaren erradiazioa ia erabat islatzen duen material berri bat sortu dute Stanford Unibertsitateko ingeniariek. Materialak ez du energia beharrik horretarako, eta eraginkorra izan liteke erakinak hozteko. Naturen aurkeztu duten prototipoa gai da inguruko tenperatura baino 5 ºC gutxiagora hozteko.
Stanford Unibertsitateko igeniariak, hozteko material berriarekin egin duten prototipoan islatuak. Arg. Norbert von der Groeben, Stanford Engineering Material berria diseinatu dute erradiazio infragorriaren frekuentzia jakin batean igortzeko beroa. Izan ere, frekuentzia horretan inguruko airea berotu gabe zeharkatzen du atmosfera, eta beroa zuzenean espaziora ateratzen da. Materialaren egituragatik lortzen da hori. Lodiera desberdineko silize dioxidozko eta hafnio oxidozko zazpi geruza ditu zilarrezko geruza fin baten gainean. Eta guztira 1,8 µm baino ez ditu. Baina beroa kanpo…

Ozeanoen azidotasuna satelite bidez neurtu dute

Teknika berriak erabiliz, itsasoren azidotasuna satelite bidez neurtu du nazioarteko ikertzaile-talde batek. Lehen hurbilketa bat da, eta bere mugak ditu, baina oso baliagarria izan liteke ozeanoen azidotze globalaren jarraipena egiteko. Atmosferara isurtzen dugun CO2-aren laurdena xurgatzen du itsasoak, eta prozesu horretan ura azidotu egiten da. Hori ondorio kaltegarriak izaten ari da hainbat ekosistematan.
Itsasoaren gainazaleko tenperatura, klorofila, eta gazitasuna neur daitezke gaur egun satelite bidez, eta datu horien bidez kalkulatu dute orain azidotasuna.