Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2017

Informazioa oso azkar eta ia berorik sortu gabe gordetzeko modua aurkitu dute.

Oso azkar eta oso bero gutxi sortuz informazioa grabatu eta gordetzeko teknika baten berri eman dute Nature aldizkarian argitaratu duten lan batean. Argia eta magnetismoa erabiltzen ditu teknikak, eta etorkizunean informazioa gordetzeko gailu hobeak sortzeko balio lezake.
Irudiaren URL-a: http://zientzia.eus/site_media/photologue/photos/hard-disk-775847.jpg


Iturria: Zientzia.eus


Eguzki-ekaitzek baleak lehorreratzea eragiten ote duten ikertuko dute

Itsasontziek erabiltzen dituzten sonarrek eragina dutela zetazeoen orientazioan. Baina, nonbait, horrek ez du azaltzen zergatik gertatzen diren, noizean behin, lehorreratze handiak. Beste hipotesi batzuen artean, eguzki-ekaitzek eragina izan dezaketela proposatu dute, eta horixe ikertuko dute, NASAk, BOEM Ozeanoko Energiaren Kudeaketa Bulegoak eta IFAW Animalien Ongizaterako Nazioarteko Funtsak elkarlanean.
Zientzialariek milaka datu dituzte jasota, bai baleen lehorreratzeenak bai eguzki-ekaitzenak, baina oraindik ez da ezer garbi ikusten.
Iturria: zientzia.eus eta elhuyar albisteak

Grafenoz egindako lehen soinekoa

Material berriak....


Saturnoren eraztunen artera sartuko da Cassini suntsitu aurretik

Saturnoren eraztunen artera sartuko da Cassini suntsitu aurretik Cassini zundak irailean amaituko du bere misioa, Saturnoren inguruan hamar urtez orbitatzen ibili ondoren. Diagraman, bukaera hurbildu ahala egingo duen ibilbidea irudikatzen da. Cassiniren amaierako orbitak helburu nagusi batekin diseinatu dira: alegia, lehen aldiz Saturnoren eraztunen barnealdetik irudiak eta datuak jasotzeko.