Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: November, 2018

Neandertalen toraxak forma desberdina zuen gurearekiko.

Neandertal heldu baten toraxa birtualki berreraikita, ondorioztatu dute sapiensen toraxaren antzeko tamaina zuela, baina forma desberdina. Hori ikusita, ikertzaileek iradoki dute neandertalen arnasketa-mekanika ere zertxobait desberdina izango zela.

Orokorrean EHUko ikertzaileak ondorioztatu dute sahiets-hezurrak eta diafragma zabalagoa zutela eta horregatik, arnasa desberdin artzen zutela. Adibidez, arnasa artzean bolumen handiagoa har zezaketela.

Neandertal: Orain dela 250.000-28.000 urte bitarteko epean bizi izan ziren gizakiak.
Toraxa: Gizakien kasuan, lepoaren eta abdomenaren artean dagoen atal bat da.
Sapiens: Gutxi gorabehera orain dela 130.000 urte bizi izan zan gizakia.
EHU: Euskal Herriko Unibertsitatea
Diafragma: Torax kabitatea eta abdomenaren barrunbea banatzen duen gihar eskeletiko zabala da.







Informazio iturria: Zientzia.eus

Barbara McClintock

Barbara McClintock Hartford, Estatu Batuetan 1902ko ekainak 16an jaio eta Huntigton, Estatu Batuetan 1992ko irailaren 3an hil zen. Zitogenetikan espezializatutako zientzialaria izan zen eta horregatik Nobel saria eman zioten 1983. urtean.

Emakume hau botanikan doktoretzatu zen 1927. urtean Cornell Unibertsitatean non ondoren buruzagia izan zen bere zitogenetikako taldean. 1920. hamarkadaren amaieran artoaren kromosometan egoten diren aldaketak aztertu zituen.

Zitogenetika: Kromosomen estruktura, funtzioa eta portaera aztertzen duen zientzia da.

Botanika: Landareen estruktura, ezuagrriak eta propietateak aztertzen dituen zientzia da.

Kromosoma: Gorputzaren informazioa gehiena gordetzen dute.



















Iformazio iturria: Wikipedia

DBH 2 Erdi Aroan murgilduta

DBH 2ko ikasleak Erdi Aroan murgilduta ibili dira amaitu berri dugun hiruhilekoan. Unitate honetan Erdi Aroko ezaugarriak aztertzeaz gain, horiek antzerki baten irudikatu dituzte eta LH 2koei antzeztu diete. Hona hemen horren adibide argazkitxo batzuk:












Bartzelonako Euskal Etxeak Euskaraldiarekin bat egin du

Euskaraldiaren ekimena Euskal Herriko mugetatik kanpo ere zabaldu da. Gure hizkuntza beste toki batzuetan ikasten ari direnak ere ahalegin berezia egiten ari dira egun hauetan.

Hona hemen informazio guztia:

https://www.eitb.eus/eu/kultura/bideoak/osoa/6016761/bideoa-bartzelonako-euskal-etxeak-euskaraldiarekin-egin-du/

Informazio iturria: eitb.eus

Ni biziko nintzateke...

NI BIZIKO NINTZATEKE...
          Gizarteko lehen unitate honetan munduan zehar bidaiatzeko aukera izan dugu. Ikasleek munduko klima, bioma, animalia, bazterrak aztertu dituzte eta beraiek bizitzea nahi luketen lekuaren berri eman dute aurkezpen baten bidez. Zein ondo ibili garen Txina, Suitza, Italia, Estatu Batuak, Australia... inguruetan, ezta?






Wang Ming-chen

Wang Ming-chen txinatar fisika teorikoaikasten aritu zen,bere familia zientzialaria zen beraz, bera ere fisikaren munduan sartu zen. Adibidez, bere lehengusina famatua zen fisika nuklearrean aurkikuntza garrantsitzuak egiteagatik.

Bera prosezu estoelastikoetan eta Browndar higiduran ibili zen lanean, gainera esaten da, Tsinghua unibertsitateko lehen irakaslea izan zela. Aportazio esanguratsuak egin zituen fiska arloan.


Prosezu estoelastikoa: Estatistikan, prozesu estokastikoa zorizko aldagaien bilduma bat da, gehienetan denboran zehar indexaturikoa. Adibidez, egunero ospitale batera sartzen den gaixo kopurua prozesu estokastiko baten bitartez irudika daiteke.
Browndar higidura: Partikula multzo batek ingurune fluido batean izaten duen zorizko higidurari eta horren joerari deitzen zaio Higiduraren berezitasuna honetan datza: partikula etengabe kolpatzen dute termikoki kitzikatuta dauden fluido molekulek.

Kiloa neurtzeko modua aldatzea erabaki dute nazioarteko adituek

Kilogramoa neurtzeko sistema berria maiatzaren 20an sartuko da indarrean. Egun horretatik aurrera, formula matematiko baten bitartez zehaztuko da zenbat den kilogramo bat.

Onartu berri duten aldaketa horri esker, zehaztasun handiagoz jakingo da zenbat den kilo bat, batez ere kimikan eta fisikaren munduan (farmazian, azterketa medikuetan, satelite bidezko nabigatzaileetan edota kiroletan). Gainera, nazioarteko merkatuetan trukaketak zehaztasun handiagoz egitea baliatuko du.

Horretarako adituek moldaketa batzuk egitea adostu dute ampere (intentsitate elektrikoa), kelvin (tenperatura termodinamikoa) eta mol (substantzia kantitatea) unitateetan.


Informazioa: eitb.eus

EAEko erakundeek hiztunak aktibatzeko deia egin dute Euskararen Egunaren atarian

‘Bizi. Prest. Egunero delako euskararen aldia’ izenburuaren pean, Eusko Jaurlaritzako, hiru foru-aldundietako, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udaletako, EUDEL (Euskadiko Udalen Elkartea) eko eta UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) ko ordezkariek adierazpen instituzional bat sinatu dute gaur goizean, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango dela eta. Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan egin da ekitaldia, eta erakunde publikoek dute hiztunak aktibatzeko deia egin, “egunero delako euskararen aldia”.




Informazio iturria: Eitb.eus

Zubideiak egitasmoan integrazio tresna erabili du euskara

Zubideiak egitasmoaren bigarren topaketa urriak 20an egin dute Donostiako Miramar jauregian. Gizarte elkarrizketaren bidez, euskara, aniztasuna eta elkarbizitza landu dituzte.Kulturen arteko zubiak eraiki nahi dituzte,eta horretarako  euskara, aniztasuna eta elkarbizitza izan dituzte ardatz. Lelo hau aukeratu dute: Bizi euskara zure erara.Euskal hiztunentzat zein euskaraz ez dakitenentzat zen urriak 20ko jardunaldia.

21. Korrika

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du KORRIKAk 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean. «Klika» da hautatutako leloa: euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia. Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan... ekarri zuen aldaketa aintzat hartuta. Gares abiapuntu eta Gasteiz helmuga hartuta, Gasteizen bertan jakingo da KORRIKAren sekreturik handienetakoa: lekuko barruan ehunka kilometro egin dituen mezuaren egilea.
https://www.youtube.com/watch?time_continue=13&v=ozWRMC-aMKg

Informazio iturria: https://www.korrika.eus/

Sexu bereko saguetatik kumeak sortu dituzte

Lehenengo aldiz, sexu bereko bi gurasoren kumeak sortzea lortu dute, saguetan. Ingeniaritza genetikoa erabili behar izan dute ugalketa sexualak ezartzen dituen mugak saihesteko. Kume osasuntsuak jaio dira, eta helduaroan normaltasunez ugaltzeko gai direla ikusi da.
Txinako Zientzia Akademiako ikertzaileek egin dute lana. Hori bai, sagu emeen kasuan bakarrik lortu dute. Bi arren material genetikotik abiatuta saiatu zirenean, jaio eta handik 48 ordura hil ziren kumeak.



Informazio iturria: Zientzia.eus

Marie Curie

Merkuriorako bidean dago BepiColombo

Urriaren 20an abiatu zen BepiColombo ontzia Merkuriorantz, bi orbitatzailekin: Europako Espazio Agentziaren (ESA) Orbitatzaile Planetarioa, eta Japoniako Espazio Agentziaren (JAXA) Orbitatzaile Magnetosferikoarekin.

2025aren amaiera aldean iritsiko da bere helburura. Hilabete batzuk lehenago, ontziak libre utziko ditu bi orbitatzilaileak, Merkurioren grabitazioak harrapatuz . Horrez gian, orbitatzaileek propultsoreak ere erabiliko dituzte orbitan kokatzeko, eta, handik, Merkurioko azalaren eta barrualdearen datuak biltzeko. Planetaren ezaugarriak eta bilakaera ezagutzea da helburua; adibidez, kraterretan ezkutatutako izotza edo eguzki-haizearen eragina.






Informazio-iturria eta argazkia: Zientzia.eus

Doroty Hill

Dorothy Hill (1907ko irailaren 10a - 1997ko apirilaren 23a) Australiako geologo eta paleontologo bat izan zen, Australiako unibertsitateko lehenengo emakume irakaslea eta Australiako Zientzia Akademiako lehen emakumezko presidentea izan zen.
1924. urtean, Lady Lilley izeneko Urrezko Domina jaso zuen eta Phyllis Hobbs Memorial saria irabazi zuen Historia eta Ingelesean, berak batxilergoan medikuntza eta medikuntzaren ikerketak ikastea nahi zuen, baina garai hartan bere Unibertsitatean ez zuten medikuntza-maila bat eskatzen, eta Hillen familia ezin zuten Dorothy Estatu batuetara bidaltzea baimendu.

Informazio-iturria eta argazkia: Wikipedia

Euskaraldia

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia egingo da Euskal Herri osoan, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egiteko.
Eitb.eus-ek hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ekimenaren irudiak bildu eta erakutsiko ditu, Euskaraldiaren berri emateko prestatu duen webgunean.

Erabiltzaile guztiek igo ahal izango dituzte irudiak webgunera, formulario labur hau betez.
Zume: Zuhaitz mota bat Xume: pertsona apala

Zonbigunea faraoiaren gordelekua

Liburu honen egilea: Walker, Peter Marrazkiak: BiƩ Liburuaren izenburua: Zonbigunea: Faraoiaren gordelekua Argitaletxea: Ibaizabal Argitaratze data: 2013

Za koadrilan 5 kide daude. Eta Max horietako bat da, mutil normal bat da, gure adinekoa gutxigorabehera. Charles Za koadrilako burua da; Thais, berriz, Charlesen lehengusina da  eta liburuak irakurtzea asko gustatzen zaio.
Horrez gain, Paula kirolaria da, oso indartsua eta korrika arin egiten du, eta geziekin izugarrizko abilezia du. Azkenik, Bial, oso lasaia da eta iragana irakurtzerakoan justu kontrakoa gertatzen da.
Za koadrila beti bezala zombien saltsan sartuko da berriro ere, baina oraingoan gauza potolo batekin topo egingo dute: izugarrizko indarra duen Faraoi zombi mutante batekin.
Baina jendea salbu ipintzeko plana izango dute, jendea bunker erraldoi batean sartzea dute helburu, alegia, eta denetik izango dute, leku horrek jacuzzia, bideojokoak, minigolfa, faraoiaren gordelekua, komunak eta guzti.  
Zer gertatuko zaie Za koadrilako…

Euskararen bilakaera historikoa jaso dute liburu batean

Historiaurretik gaur egunera arte izan duen bilakaera biltzen du ‘Euskararen historia’ lanak. EHUk eta Eusko Jaurlaritzak argitaratu dute liburua Historiaurretik gaurdaino euskarak izandako bilakaera liburu batean jaso dute. ‘Euskararen historia’ izeneko liburuak, mendeetan zehar beste hizkuntza batzuekin izandako harremana ere laburbiltzen du, bilakaera historikoaz gain.

LURRETIK ILARGIRA

Autorea: Julio Verne
Argitaletxea: Susaeta
Agitalpen data: 1999
Itzulpena: Iraitz Urkulo

Liburuan Julio Verne zientzia fikzioaren sortzailetzat jotzen da, izan ere, Lurretik Ilargira liburuak suziri eta espazio-bidaiekin zerikusia du. Liburu honek fikziozko egoera ironikoa irudikatzen du: Estatu Batuetako Gerra irabazi zuten negozio gizonak, gerra amaituta, asper-asper eginda zeuden eta, horregatik, Ilargira suziriak bidaltzea erabakiko dute horretarako kalkulu asko eginez. Lortuko dute ilargira suziriak bidaltzea?

Nire ustez liburuaren historia kontatzen du. Zientzia fikziozkoa izan arren, liburua apur bat astuna egiten da. Julio Verne gustatzen zaien pertsonei gomendatzen diet edo zientzia fikzioa gustatzen zaionari. Liburuaren kritika gustatu bazaizu liburua erosi eta irakurri.