Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2016

Booktrailerra egiteko irizpideak

http://www.galtzagorri.eus/liburu-gaztea/2015-2016/booktrailerrak NOLA EGIN: 1.IRAKURRIaukeratutako liburua (DUMITRU) eta pasarterik esanguratsuenak gogoan hartu, hau da, jaso liburuaren oinarrizko informazioa eta gertakaririk interesgarrienak. 2. Idatzi zure gidoia: 10 bat esaldi labur.BETI AGERTU BEHAR DUTE: liburuaren egileen izenak (idazlea, ilustratzailea, itzultzailea) eta liburuaren tituluak. Baita bideoa osatzeko erabili dituzuen irudien egileen izenak eta musikaren egileenak. 3.IRUDIENeuzagarriak (argazki eta bideoak) a) Gaiarekin zerikusia duten irudiak bildu edo sortu. Egileenak (idazle/ilustratzaile) ere jar daitezke tartean. b)Argazkien neurria: gutxienez 640x480 pixelekoa. Hori baino txikiagoak badira irudiak pixelatuta ikusiko dira bideoan. d) Internetetik hartutako irudia bada, klikatu aukeratutako irudiaren originalaren (ez miniatura) gainean eta gorde jatorrizko neurriekin irudientzat sortu duzun karpetan.

e) Copyright arazorik ez izateko, jabetza askeko lanak erabiltz…

Zelula baino hamar aldiz txikiagoa

Askotan esaten da gure gorputzean giza zelulak baino hamar aldiz bakterio gehiago ditugula. Bada, ikerketa berri baten arabera, proportzio hori nahiko urrun dago benetakotik. Israelgo eta Kanadako ikertzaile batzuek BioRxiv atarian argitaratu dituzten kalkulu berriek diote bakterio eta giza zelulen arteko proportzioa 1:1etik gertu dagoela, alegia, oso antzekoak direla bien kopuruak.













Nik informazio hau euskalnaturatik tara dut eta zientzia txokotik argazkia

Gure Gorputza Minbiziaren Kontrako Boteretsua

GURE GORPUTZA MINBIZIAREN KONTRAKO BOTERETSUS

Minbiziaren aurka egiteko estrategiak nabarmen aldatu dira azken bi hamarkadetan; minbizi-zelulen kontra inespezifikoki jarduten duten agente kimiko edota erradioaktiboak ohikoenak izanik ere, zelula-mekanismo zehatzak itu dituzten tratamendu sofistikatuak erabiltzeko bideak urratzen ari dira ikertzaile eta medikuak. Immunoterapia da, gaur egun, minbiziari eraso egiteko estrategiarik itxaropentsuena, zeinak norbanakoaren immunitate-sistema indartuz tumoreak suntsitzea duen helburu. Biziaren oinarrizko piezak dira zelulak; zenbat eta hobeto ezagutu zelulen egitura, funtzionamendua eta elkarrekin edota euren ingurunearekin dituzten elkarrekintzak, orduan eta gehiago ikusten ditugu perfekziotik hurbil dauden makinerien gisara.
Iturria: http://zientzia.eus/artikuluak/gure-gorputza-minbiziaren-kontrako-arma-boteretsua/

Itsas izarrek ikusteko gaitasuna dute!

Itsas izarrek begiak dituztela orain 200 urtetik ezaguna zen arren, ez zegoen animalia hauen ikusmen gaitasunaren ebidentziarik.

Orain arte, itsas izarrak animalia normal eta sinple batzuk bezala hartu ditugu, eta dituzten begi  eta burmuin txikia nola edota ea ikusmenik duten ikertzea zaila izan da. Linckia Laevigata espezieari  egin diote ikerketa eta apur bat edo kolore desberdinak desberdintzeko gai direla ondorioztatu dute.



Informazio iturria: http://euskalnatura.net/

Lurraren nukleoa baino gehiago berotzen duen teknika

Londreseko Imperial College-ko hainbat fisikariek, 20 koadrilesima-tan lurraren nukleoa baino gehiago, X material berotzen duen teknika berri bat asmatu dute. Teknika hau, munduko laserrik hoberena baino 100 aldiz hobeagoa dela ziurtatzen dute, eta uste da etorkizunaren hainbat fusio nuklearrari buruzko ikerketetan laguntzazkoa izango dela.

Iturria: http://tecnologia.cc/

Planeta berria aurkitu dute

Eguzki-Sisteman, planeta berri bat aurkitu dute Brasileko aditu batzuk.
Planeta honek, Lurrak baina masa handiagoa dauka, hau da, hamar bider handiagoa da bere masa eta Jupiter baino lau aldiz handiago dela esan dute. Planeta honek, eguzkiari bira emateko, 10.000-22.000 urteren artean behar ditu.
Adituek, oraindik ez dakite nola deitzen den planeta hau, ez dutelako ikerketa bukatu.


Informazio-iturriak:
Albiste hau irratian entzun dut eta egunkarian ere ikusi dut.

Fitokromoak, landareen begiak

Landareak itzaletik ihes egin eta argirantz hazten  saiatzen dira. Horrela, karbono dioxido gehiago lortzen dute fotosintesiaren bidez eta materia organiko gehiago batu dezakete. Gaua eta egunaren arteko aldea ere bereizteko gai dira. Argiarekiko sentsibilitate hori fitokromoek kontrolatzen dute. Argi izpien irradiazioa zurgatuta konformazioa aldatzeko gaitasuna duten proteinak baitdira.  Argiari dagokion informazioa jasotzen du landareak. Kaleratu berri den ikerketa batek fitokromoek maila molekularrean nola funtzionatzen duten argitu du.



Iturria:  http://euskalnatura.net/index.php/harian/albisteak/zientzia/item/fitokromoak-landareen-begiak?category_id=216