Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: November, 2014

Energia xurgatzeko gaitasun handiagoa duten nanoaldatutako landareak sortu dituzte

Energia xurgatzeko gaitasun handiagoa duten nanoaldatutako landareak sortu dituzte Landareen kloroplastoei nanomaterialak erantsiz, energia xurgatzeko landareek duten gaitasuna handitzea lortu du Massachussettseko Teknologia Institutuko (MIT) ikertzaile talde batek. Landare honek besteak baino %30 gehiago xurgatzen dute. Landareetatik erauzitako kloroplastoek denbora tarte mugatu batean gordetzen dute fotosintesia egiten segitzeko gaitasuna.Landareetatik kanpo, kloroplastoak ordu batzuetan hondatu egiten dira.


WhatsAppek mezuak kodetuko ditu, pirata informatikoetatik babesteko

WhatsApp, munduko mezularitza aplikazio erabiliena, mezuak kodetzen hasi da, pirata informatikoetatik babesteko. Hala iragarri du aipatutako enpresarekin lotura duen software garatzaile talde batek. Kodetuta, erabiltzaileek elkartrukatzen dituzten mezuak pasahitz batekin zifratuko dituzte, besterik adierazi ezean. Modu horretan, elkarrizketan era irekian eta adostuan parte hartzen dutenek soilik izango dute mezuak ikusteko aukera. Open Whiser Systems enpresak agiri baten bidez jakinarazi duenez, WhatsApparen azken bertsioa duten Android erabiltzaileen mezuak kodetuta daude jada. Gainerako plataformetan, berriz, aurki aplikatuko dute prozesua. Oraingoz, ordea, multimedia edukiak eta taldeko solasaldietan bidaltzen diren mezuak ez dituzte kodifikatu. Gaur egun 600 milioi erabiltzailetik gora ditu WhatsAppek, eta Googlek eta Applek bezala, segurtasun sistemak hobetzeko prozesua abiatu du. Ebasle informatikoei erabiltzaileek partekatzen dituzten edukietara sartzeko baimena ukatzea da helburua…

Munduko armiarmarik handiena

Baltimore Wastewater Treatment Plant-en munduko armiarama sare handiena aurkitu da.Zientzialariek metro karratuko 16.000 azalera izango zuela estimatzen da. Guztira, armiarmak 107 milioi inguru zeuden.

Rosetta misioa: kometan lur hartzeko gertu

Rosetta zundaren maniobrak zuzentzen dituen taldeko kidea da Ander Martinez de Albeniz ingeniaria
Azaroaren 12an gertatuko da. Rosettaren Philae modulua zundatik askatuko da, eta 67P/Churyumov-Gerasimenko kometan lur hartuko du. Lurretik 450 milioi kilometro ingurura gertatuko da, eta ESAren ESOC zentrotik gidatuko dute lur-hartzea, 10 urteko bidea bezala. Misioa ez da hor bukatuko, baina balentria teknikoaren azken mugarria izango da. Lehenago, gizakiak ez du inoiz bidali misio bat kometa bat ikertzera; are gutxiago, hain gorputz txikian lur hartzera.

Natur

Giza zelula amekin sortutako urdail txiki bat
Giza zelula ametatik abiatuta, giza urdaila simulatzen duen organoide bat sortu dute. Organoideak 3D egitura du, eta giza urdailean izaten diren zelula funtzionalen baliokideak. Organoidea garatu duten ikertzaileen esanean, in vitro sortutako urdail-eredu hau animalia ereduak baino errealistagoa da giza urdailaren garapena eta gaixtotasunak ikertzeko. Izan ere, desberdintasun anatomikoak eta funtzionalak daude animalia ereduen eta giza urdailen artean.